Hyvinkää

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hyvinkää (suedieraz: Hyvinge) Finlandiako hegoaldean dagoen hiri bat da. Finlandiako hiriburutik, Helsinkitik, 55 kilometrora dago. 2016an 46.600 biztanle zituen. Suedieraz hiriaren izena Hyvinge da. 1917an fundatu zen eta 2017an ehun urte bete zituen.

Hyvinkää

Thumb
Armarria
Berezko izena Hyvinkään kaupunki
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Nilandiako eskualdea
Helsinkiko azpieskualdea
Alkatea Jyrki Mattila
Sorrera 1917
Thumb
Koordenatuak 60°37′50″N 24°51′35″E
Azalera
- Ur-azalera
336,77 km²[1]
14,09 km² (%4,18)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
46.386 (2019.12.01)[2]
143,8 bizt/km²
(2016)[2]
% 93,9 (ofiziala)
% 0,8
% 5,2
Webgune ofiziala

Lehen Hyvinkääko ekonomian jarduera garrantzitsuenak ehungintza eta tren-garraioa ziren. Gaur egun ere trenbidea dago. Gainera, igogailuak eta zerealezko elikagaiak fabrikatzen dira. Ehungintza fabrika zena orain udaletxea da.

Hiri barruan autobusez ibil daiteke eta hiriko kanpoaldera trenez joan daiteke. Bidegorriak ere badaude. Hyvinkääko aireportua jadanik ez dago martxan.

Sveitsinpuisto Hyvinkääko parke handi bat da. Han paseatzeko edo neguan eskiatzeko lekua dago. Parke ondoan igerilekua dago. Hyvinkään futbolean eta pesäpallon asko jokatzen dira. Hirian golfean jokatzeko bi leku daude.

Hyvinkää pertsona ospetsu batzuen jaioterria da; bertan jaio ziren, adibidez, Diandra Flores kantaria eta Anu Hälvä zinema zuzendari eta aktorea. Mika Waltari idazlea Hyvinkään bizi izan zen.

Hyvinkään umeek eskolan finlandieraz, suedieraz edo ingelesez ikas dezakete, lehen mailatik seigarrenera. Gero, finlandieraz ikasten dute edo beste hiri batera joaten dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.