Gueñes
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gueñes (ofizialki Güeñes) Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdean dagoena. 2020.urtean 6.563 biztante zituen. Biztanle-dentsitatea: Bizt/Km2 158,18koa da. Hau da, km2 bakoitzeko 158 biztanle bizi dira. 2019an, %12,2ko langabezi tasa zegoen. Udalerria, lau herrik osatzen dute: Zaramillo, La Quadra, Sodupe eta Güeñes.
Gueñes | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Gueñesko ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Enkarterri | ||||||||||
Izen ofiziala | Güeñes | ||||||||||
Alkatea | Juan Andres Iragorri Ruiz (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48840 | ||||||||||
INE kodea | 48045 | ||||||||||
Herritarra | gueñestar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°12′50″N 3°05′39″W | ||||||||||
Azalera | 41,49 km² | ||||||||||
Garaiera | 81 metro | ||||||||||
Distantzia | 20 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 6.740 (2023) 3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 200,63 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 9,43 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,62 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 45,42 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,22 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,83 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 14,21 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 20,61 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 7.97 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | XII. mendea. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.guenes.eus |
Gueñes Enkarterriko hego-ekialdeko muturrean dago. Cadagua ibaiaren goi-erdiko ur-lasterraren parean geratzen da, eta bertan sortzen da eskualdeko nortasun handiena duen eremua: Salcedo harana. Ildo luze honek Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Barakaldo zeharkatzen ditu, eta Gordexola ere bertan sartzen da.
Gueñesko biztanleek muga fisiko estu batzuek ezarritako baldintzen menpe egon behar izan zuten luzaroan. Lur laurik ezean, oso zaila zen bertako nekazaritzatik bizitzea. Are gehiago, ereiteko lur batzuk askotan putzuz beteta egoten ziren etengabeko uholdeen ondorioz, bertako nekazarien ekoizteko aukerak murriztuz.
Gueñesko herritarrek nekazaritza eta abeltzaintzarekin zerikusirik ez zuten beste jarduera ekonomiko batzuk gauzatzen hasi behar izan zuten, ia etengabe jasaten zuten elikagai-gabeziari aurre egiteko.
Emari handiko ibaia zeukatenez, errotak eta burdinolak jarri ahal izan zituzten, eta, Cadagua ibaiak beti izan zuen bide naturalaren izaera aprobetxatuz, kontzejuko biztanleak garraio-lanetan hasi ziren. Errotak, burdingintza eta garraioa izan ziren haien ofizio subsidiario nagusiak hainbat mendetan zehar.
Gueñesek Zallarekin partekatzen du Salcedo haraneko lur emankorra. Cadagua ibaiak ureztatzen duen eremu honek nekazaritzarako eta abeltzaintzarako hainbat baliabide eskaintzen ditu, eta industriaurreko garaian orduko ohiko industriak instalatu zituzten bertan, hala nola burdinolak eta errotak. Baliabideen aberastasun hori da, hain zuzen, zenbait leinu bandokide bertan finkatzearen arrazoia. Baina haiek bazuten beste helburu bat ere: harana zeharkatzen zuen errege-bidea menperatzea.
Ez dakigu ia ezer XIII. mendearen aurreko Gueñesko historiari buruz.[4]
Mende aldaketarekin eta XVI. mendearen lehen erdian eremuko mugak finkatu ziren. Horrez gain, lurraldearen banaketa erlijiosoa ere zehaztu zen.
Finkatze-prozesu zibil nahiz erlijioso hori garaiko monumentuen bidez islatu zen: elizak egin ziren. Nekazari-komunitateak, egoera ekonomiko eta demografiko onak animatuta, parrokia-tenpluak eraikitzeari ekin zioten, beren beharretatik haragoko nabarmenkeria eta neurriekin.
Gueñesko Andra Mari eliza da jarrera horren adibide argienetakoa; izan ere, neurri handiez gain, kalitate artistiko itzela dauka.
Nabarmenkeria arkitektoniko hori auzo xumeetagoetara ere zabaldu zen; haietan ere baselizak berritu zituzten, beren aukeren barruan. La Quadra, Lakabex, Sodupe eta Goikuriako parrokiak, ordura arte eremitorio soilak izandakoak, berritu egin ziren mende-aldaketarekin batera, eta beranduago baita Bermejillo, San Martín de Iturriaga eta San Sebastián de Saratxo tenpluak ere.
Norbanakoen etxeetan ere ikus zitekeen garaiak aldatzen ari zirela. Garai bateko bandokideek, gerra-arriskuetatik urrunduta, beren dorre hermetikoak aldatu eta bizitoki gisa bakarrik erabiltzeko egokitu zituzten. Batzuk, kasurako Lazkao eta La Puente eraikinak, jauregi-itxurarekin eraberritu zituzten, bertan bizi zirenen funtzionario- edo errentzaile-izaera berriarekin bat etorriz.
Protagonistak beren rol berrietara egokitzen ziren. Bazirudien Errenazimentuko argia eta optimismoa txoko guztietaraino iristen ari zirela. Gueñes prest zegoen Erdi Aroari agur esateko.
Antzinako Erregimeneko hainbat mendetan, Gueñes Bilborekiko eguneroko merkataritza-zirkuituaren barnean egon zen. Bertan hornitzen zituzten premia biziko produktuak. Halaber, Mesetarako bideari zegokionez; izan ere, ohikoa zen mandazaintzan edo garraio-zerbitzuan aritzen zen jendea bertan ibiltzea. Alabaina, XVII. eta XVIII. mendeetako bereizgarririk esanguratsuena da artoa zein ongi egokitu zen bertako lurrera. Horrek azaltzen du Gueñes ezohiko kasua izatea Bizkaian demografiari dagokionez; izan ere, garai hura izan zen herriaren zabalkunde demografiko handienekoa, beste leku batzuetan ez bezala.
Artoa iritsi zenean, autohornikuntzarako aukerak areagotu ziren, eta horrek herriaren mugak zabaltzeko aukera eman zuen.
XVIII. mendea hazkunde handiko aldia izan zen, bai ekonomikoi bai demografikoki. Nolanahi ere, 1766ko agerraldi epidemikoaren ondorioz, Gueñesek uzta txarreko denboraldi luzea izan zuen. Horrez gain, eskakizun fiskalak gogortu egin ziren, eta gerrak eta gaixotasunak sortu ziren. Herritarrak estu ibili ziren, eta baliabideak pixka bat ere areagotzeko ezintasunaren aurrean, hazkuntza-saiakera guztiek porrot egiten zuten.
Ezegonkortasun itzeleko garaia hasi zen, eta XIX. mendearen bigarren erdira arte luzatu zen. Argien Garaiaren amaiera bereziki iluna izan zen Gueñesentzat.
XIX. mendearen hasieran, 1808an, Independentzia Gerra hasi zen, eta destakamentu galiar batek kuartela jarri zuen Sodupen. Gerra horrek eragin handiagoa izan zuen Gueñesen bigarren etapan, 1810 eta 1813 artean.
Dena den, egoera hori goitik behera aldatu zen mendearen azken hamarkadan. Industria-trenbideak sortzen hasi ziren, eta horietako hiruk zuzenean eragiten zioten Gueñesi: La Robla – Balmaseda harrikatz-trenbidea, Bilbo – Santander trenbidea eta Cadaguako trenbidea.
Azkeneko biak Cadaguaren arroko meatzeak eta Peña Cabarga labe garaiekin eta karga-jabeekin komunikatzeko proiektatu ziren, eta horiei esker Zaramillo eta Saratxoko meatzeen ustiapena errentagarria zen.
Gueñesek bere zabalkunde ekonomikoari eta, bidez batez, demografikoari ekiteko oinarri bat aurkitu zuen. Herritar askok nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenarekiko eta bazterreko jarduerekiko zuten menpekotasuna utzi ahal izan zuten. Herriak bat egin zuen Bizkaiko industrializazio-prozesuarekin eta izugarri zabaltzen hasi zen, hogeita hamarreko hamarkadara arte.Bertako meatzeak ustiatzen hasteari esker, Gueñesek izugarri hazteko aukera izan zuen, eta behin betiko eten zuen Antzinako Erregimenaren esparru ekonomikoarekin zuen lotura. Cadagua ibaiaren harana zeharkatzen zuten trenbide-linea guztiei esker, Gueñesko ekonomia nabarmen aldatu zen. Bertako burdina-meategiak ustiatu ahal izan ziren, eta horrek ekarri zuen nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekiko eta beste jarduera osagarri batzuekiko menpekotasun zorrotza haustea. Zenbait enpresa Gueñesen instalatu ziren, eta horrek beste bultzada bat eman zion kontzejuari. Bertan finkatu ziren, besteak beste, Papelera Española Sociedad Anónima, papera egiteko trapu-orea fabrikatzen zuena, eta Sociedad Anónima de La Conchita irun, txirikordatu eta ehundutako jutezko gaiak egiten zituena (1903an Aresti kondeak sortua). Hala ere, Saratxoko meategiak eta Zaramilloko harrobiak izan ziren aldaketaren benetako eragileak. Hazkundea horiek ustiatzen hasi zirenean hasi zen, 1890ean.
XIX. mendearen amaiaren hazkundea handia izan zen, baina apaldu egin zen XX. mendearen lehen hamarkadan. Dena den, Lehen Mundu Gerrak bultzada eman zion berriz ere kontzejuari.
Gerran zeuden herrialdeek askotariko ondasunak eskatzen zituzten, eta horrek euskal burdingintzak gora egitea ekarri zuen eta, horrenbestez, baita meatzaritzak ere. XX. mendearen erdialdera, enpresa berri eta dibertsifikatuak iritsi ziren Cadagua ibaiaren haranera, gehienak txiki eta ertainak. Horri esker, Gueñesek parte hartu zuen hirurogeiko hamarkadako zabaltze-prozesu orokorrean.[5]
Sodupe mendiz inguratuta dago. Ohiko abiapuntua da Eretza mendira (887 m) igotzeko. Bestalde, Gallarraga mendira (890m) joan daiteke bertatik ere.
Mugakide ditu iparraldean Galdames eta Barakaldo, hegoaldean Gordexola eta Okondo (Araba), mendebaldean Zalla, eta ekialdean Alonsotegi.
Gueñesko herriguneaz gain (2.025 biztanle), Sodupe (4.029 biztanle 2006an), Zaramillo (440 bz), Quadra-Lakabex (257 bz), Santxosolo eta Goikuriako San Pedro auzoak dira udalerria osatzen dutenak.
Gueñesko biztanleria |
---|
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJko Koldo Artaraz hautatu zuten alkate berriro. 2003tik zen alkate Artaraz.
2015eko udal hauteskundeetan EAJ nagusitu zen berriro gehiengo osoz, eta bere hautagai Imanol Zuluaga hautatu zuten alkate. 2011ko hauteskundeekin alderatuta, EAJk zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen, eta PSE-EE alderdiak bat galdu zuen.
2019ko udal hauteskundeen ondorioz, Imanol Zuluaga errepikatu zuen alkalde bezala. Hala ere, 2020an bere kargua utzi zuen eta bigarren zinegotzia dimitu zuen ere. Horrela, Juan Andres Iragorri Ruiz hartu zuen alkatetza. Azken hauteskueen ondorioz ere, alderdi politiko berri bat sartu zen Udalean. Elkarrekin Podemosek, zinegotzi bat lortu zuen. Era horretan, oso bilkura horrela geratu zen:
Hona hemen egon diren alkateen zerrenda:
Urteak | Izena | Alderdia |
---|---|---|
1979-1983 | Pedro María Saracho Cortajarena | EAJ |
1983-1987 | Manuel Jarrín Totorica | EAJ |
1987-1991 | Jose María Larrucea Ulibarri | EAJ |
1991-2003 | Guillermo Ibarra Vitorica. Sodupen jaioa | EAJ |
2003-2015 | Koldo Artaraz Martín. Sodupen jaioa | EAJ |
2015-2019 | Imanol Zuluaga Zamalloa | EAJ |
2019- | Juan Andres Iragorri Ruiz | EAJ |
Udalerrian Renfe Feve eragileak sei geltoki ditu:
Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.