Remove ads
politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis Fernando Laiseka Urrutia (Sodupe, Gueñes, 1948), Luis Laiseka izenez ezagutua, euskal politikaria, Güeñeseko udaleko zinegotzia.
Luis Laiseka | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1998 - 2003
1995 - 2007 Barrutia: Gueñes Hautetsia: 1995eko Espainiako udal hauteskundeak, 1999ko Espainiako udal hauteskundeak, 2003ko Espainiako udal hauteskundeak
1995 - 2007
1986 - 1998
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Fernando Laiseka Urrutia | ||||||||||
Jaiotza | Gueñes, 1948 (75/76 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||
Bizilekua | Gueñes | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ezkontidea(k) | Paquita Alcoceba | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||
Kidetza | Gure Esku Dago | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Euskal Herritarrok Eusko Abertzale Ekintza Sortu Euskal Herria Bildu |
Gueñes (Bizkaia) udaleko Sodupe herrian jaio zen. Guardia Zibilak atxilotu zuen eta torturak jasan zituen 1968an.[1] Inguruabar sozial eta politikoek bere burua politikagintzan murgiltzera bultzatu zuten.
Paquita Alcocebarekin, euskal politikari eta ekintzailearekin[2][3], ezkonduta dago. Arturo Alcoceba euskal aktibista politikoa da bere koinatua.
Gazte-gaztetik afiliatu egin zen Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdian. 1995eko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan zerrendaburu eta alkategai izan zen Herri Batasuna alderdiarekin[4] eta hauteskunde horietan HB alderdiak 2 zinegotzi lortu zituenez[5] zinegotzi izan zen 1999ra arte, Güeñeseko HBko udal taldeko bozeramalea izan zelarik, bai eta Güeñeseko HB alderdiko idazkari nagusia.
1999ko ekainaren 13ko udal hauteskundeetan, Espainiak Herri Batasuna alderdia legez kanpo utzita, zerrendaburu eta alkategai izan zen berriro ere Euskal Herritarrok alderdiarekin eta hauteskunde horietan EH alderdiak 2 zinegotzi lortu zituen berriro ere[6] eta Luis Laiseka zinegotzia eta Güeñeseko EHko udal taldeko bozeramalea izan zen berriro ere 2003ra arte, bai eta Güeñeseko EH alderdiko idazkari nagusia.
2003an Euskal Herritarrok alderdia desegin zenez eta Espainiako Auzitegi Gorenak Herri Batasuna eta Batasuna alderdiak legez kanpo utzi zituenez[7][8], ezker abertzaleko politikariek, Luis Laiseka barne, udal herri-hautagaitzak proposatu zituzten. Güeñesen kasuan, 2003ko maiatzaren 25ko udal hauteskundeetan eta 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Güeñesko Abertzale Sozialistak (GUAS) alderdiarekin aurkeztu zen, bere alaba Ziortza Laiseka Alcocebarekin batera.[9]
Luis Laisekak, beste lagun batzuekin batera, Güeñeseko "Herriko Geltokia Kultur Elkartea" elkartea sortu zuten eta taberna bat erosi zuten elkartearentzat[10], herriko taberna baten funtzioa beteko zuena, Laiseka elkartearen lehendakaria delarik[11]. Horrela Güeñeseko hiru taberna eta kultura-elkartek hartu zuten tokia herrian, Arturo Alcoceba eta beste batzuek sortutako Batzokia eta "Jator Enea", eta Herriko Taberna.
Baina Espainiako Auztegi Gorenak itxi beharreko herriko tabernen zerrendaren barruan sartu zuen, herriko tabernen auzian.[12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.