Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar kolonizazioak bi etapa historiko ditu:[1]
Gerra zibil bat eragiten duen barneko krisialdiari Stasis zioten. Kolonizazioaren bidez, gerra hauek ekiditen zituzten: gutxiengoak polis (hiri) berri bat sortzen baitzuen. Ezinbestez, gatazka hauek ez dira aristokrazia eta herri xumearen artekoak, talde aristokratikoen barnekoak ere izan baitaiteke, adibidez Korinton.
Kolonoen helburua hiri ideal bat sortzea zen baina garrantzi handiko egoeretan baino ez zuten erabaki hauek hartzen.
Metropoli bat ondo hornitzea ezinbestekoa zen, baina, zaila zen arrazoi komertzialak baino ez izatea. Izan ere, kolonia eta metropoli baten arteko hartu-emanak ez ziren nahiko kolonia bizirauteko. Oso gutxi dira arrazoi komertzialengatik sortutako greziar koloniak Atenas edo Naukratisko klerukiez gain.
Kolonoen irteera haustura sozial bat sortzen du metropolian. Alde batetik, metropolia gosetearen kontra babesten zen baina, irteterakoan, kolonoek itzultzeko eskubidea galtzen zuten. Metropoliak ez zuen inolako laguntzarik ematen eta biztanleriaren hamarren edo laurden bat hiritik at ateratzen zen, itzultzeko esperantza barik.
Berez, koloniak ez ziren norbanakoek eratuak (baziren salbuespenak, alta), baizik eta, hiriak berak (berez, hiriko batzarrak) eratzen zuen. Horretarako, espedizio burua-oikistes izenekoa- hautatzen zuten. Oikistes aristokrata zen eta koloniaren izena eta kokapena hautatzen zuen. Behin hara ailegatuta, koloniaren defentsaz arduratzen zen.
Greziarren pentsamendu mitikoak jainkoen onespena eskatzen zuen erabaki honetan. Bidaia arriskutsu hauek egin baino lehen ohikoa zen Delfosko orakuluari galdegitea. Orakuluak orientabide geografiko orokorraz eta hiri-plangintzaz aholkatzen zuen. Hala ere, bere aholkuak zentzuzkoak ziren, izan ere, ekialderantz edo mendebalderantz jotzen zuten, inoiz ez Egipto edo sirio-palestinar kostaldea (Asiria y Fenicia) bezalako ondo egituraturiko lekuetarantz. Heltzerakoan, leku estrategiko hauetan bizi zirenak egotzi behar izango zituzten.
Kolonek bere baliabide afektibo, kultural eta erlijiosoa eramaten zuten: metropoliren su sakratua garraiatzen zuten eta panteoi bera mantentzen zuten.
Politikaren ikuspegitik, metropoliaren erakundeak mantentzen zituzten, hasieran behintzat. Hasiera, hartu-eman komertzialak xumeak dira baina, gero, asko hazten dira. Hala ere, ez dago metropoli eta koloniaren arteko inolako lotura politikorik: hiri berria erabat independentea da. Litekeena da gerra batean kolonia batek bere metropoliaren kontra egitea: adibidez, Korzira eta Korinto bere metropoliaren arteko gatazkak Peloponesoko Gerra eragin zuen.
Kolonizazioaren prozesua gertakari konplexua da oso. C. G. Thomasen esanetan, mizenastar zibilizazioaren gainbeherak eragin zuen.[2] Bere aburuz, zibilizazio hau politikoki banaturik zegoen: erresuma askok elkar gerra egin zuten eta arerio komertzialak ziren. Mizenastarren «uniformetasun kulturala» komertzioak sortzen zuen. Gainbeheraren ondorioz, hiri gutxi batzuek (Lefkandi edota Atenas) baino ez zuten bere biztanleria mantendu,[3] eta besteek migratzeari ekin zioten: akaziar herriak Zilizia eta Zipre aldera joan ziren,[4] eta handik Asia Txikiko lautada emankorretara zabaldu ziren.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.