From Wikipedia, the free encyclopedia
Goncourt saria (frantsesez: Le prix Goncourt, lə pʁi ɡɔ̃kuʁ ahoskatua) frantsesezko literatura saria da, Goncourt Akademiak urteko prosazko lanik hoberenaren egileari ematen diona. 1986an eratu zen, Edmond de Goncourt idazlearen testamentuaren arabera. Goncourt Akademia 1902an sortu zen ofizialki, eta sariak 1903ko abenduaren 21ean banatzen hasi.
Goncourt Saria | |
---|---|
Jatorrizko izena | (fr) Prix Goncourt |
Mota | literatura sari |
Honen izena darama | Edmond de Goncourt, Goncourt anaiak eta Jules de Goncourt (en) |
Indarraldi | 1903 - |
Herrialdea | Frantzia |
Prize money (en) | 10 €, 5.000 FF eta 50 FF |
Sari-emailea | Goncourt Akademia |
Osatuta | |
Webgune | academie-goncourt.fr |
Goncourt saria, urtean agertu den imajinaziozko prosa onena saritzeko sortua, eleberri bati ematen zaio ia beti. Frantziako literatura saririk prestigiodunenetako bat da. Saria bera sinbolikoa da (10 euro), baina irabazleak irabazitako ospeak liburuaren salmentak ugaritzen ditu.
Eman den urte guztietan euskal herritar bakarrak irabazi du literatura-sari hau, Thierry Sandre (bere benetako izenaz Charles Moulié) baionesak hain zuzen. 1924ko edizioan izan zen, Le Chèvrefeuille, le Purgatoire, le Chapitre XIII obrengatik. Gallimard-ek argitaratu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.