Remove ads
idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Pascal Quignard (Verneuil-sur-Avre, Frantzia, 1948ko apirilaren 23a -) frantses idazlea da.
Pascal Quignard | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Verneuil-sur-Avre, 1948ko apirilaren 23a (76 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Aita | Jacques Quignard |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | comité de lecture des éditions Gallimard (en) |
Genero artistikoa | Ipuina saiakera literary fragment (en) tratatua |
pascal-quignard.fr | |
Bere liburuak hainbat kulturatako liburuetan oinarritzen dira, eta berak zehaztasun handiz biltzen ditu sentimendu, nahi eta ilusioak. 1971n Lycophron idazle helenistikoaren (K. a. III. mendea) Alexandra poema itzuli eta komentatu zuen. Ildo horretatik, ahalegin berezia egin zuen Maurice Scève XVI. mendeko frantses poeta eta filosofoaren misterioa argitzen, La Parole de Délie (1974, Délieren hitza) lanean; Sacher-Masochen obsesioak azaltzen, L'Être du balbutiement (1969, Moteltasunaren izatea) obran, edo Bruyèreren idazketa metodoa azaltzen, Une gêne technique à l'égard des fragments (1986, Eragozpen teknikoa apurren ikuspegitik) lanean.
Bere saiakeretan isiltasuna goraipatzen badu ere, Voeu de silence (1985, Isiltasun botoa), beste hainbat lanetan musikan oinarritzen da, hala nola, Leçon de musique (1987, Musika ikasgaia), La Haine de la musique (1996, Musikaren gorrotoa), Tous les matins du monde (1991, Munduko goiz guztiak). Azken horretan, Marin Marais biola-jotzailearen izaera agertzen du. Bere ipuinetan eta kontakizunetan ametsaren munduan barneratzen da: Le Secret du domaine (1980, Baserriko sekretoa), Ethelrude et Wolframm (1986), Carus (1979), Les Tablettes de buis d'Apronemia Avitia (1984, Apronemia Avitiaren bojezko taula), Le Salon du Wurtemberg (1986, Wurtembergeko saloia), Les Escaliers de Chambord (1989, Chambordeko eskailerak), Albucius (1990). Beste lan batzuk, aldiz, egungo bizitzaren ingurukoak dira, hala nola, L'Occupation américaine (1994, Amerikarren okupazioa) eleberria.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.