Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gomera[1][2] Afrikako kostaldeko uharte bat da, Ozeano Atlantikoan kokatua, Espainiarena. Kanariar uharte txikienetan bigarrena da (Hierro baizik ez da txikiagoa). Santa Cruz Tenerifekoko probintzian dago. 21.952 biztanle zituen 2006an, eta 369 km2 ditu. Hiriburua San Sebastián de la Gomera da.
Gomera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.484 m |
Mota | uharte bolkaniko |
Azalera | 370 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°06′54″N 17°13′30″W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Honen parte da | Kanariar uharteak |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kanariak |
Probintzia | Santa Cruz Tenerifekoko probintzia |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Kanariar uharteak |
Kolonizazioaren eraginez, jatorrizko guantxe hizkuntza galdu zen, eta gaur egun gaztelania hitz egiten da gehienbat. Hala ere, oraindik badira hainbat toponimo guantxe: Arure, Alajeró, Alojera, Agulo, Arguamul, Garajonay, Guadá, Taguluche, Tazo, Tesina, Tajaque, Chipude eta abar.
Uhartean 6 udalerri daude:
Garajonay mendia (1.487 m) uharteko mendirik garaiena da, erdialdean kokatutakoa. Haren inguruan, natura parkea sortu dute.
« | Kanarietako Gomeran kontatzen duten elezaharrak dioenez, bertako Gara printzesaren edertasunak Tenerifeko Jonay printzea erakarri omen zuen. Garak, leinukide ez zirenekiko harremanak debeku zituenez, ezezkoa eman zion hasieran; baina gerora, ikusiz Jonayk zion amodioa benetakoa zela, eta harekin alde egitera deliberaturik, atxilo zeukaten Jonay askatu eta Tenerife aldera ihes nahi izan zuen berarekin. Bikoteak ez zuen lortu, baina, itsasoratzea, eta, bertakoek jazarririk, uharteko gailurrik gorenean inguratu eta bakartu zituzten; harrapatuko zituzten beldur eta amore eman nahi ez zutenez, txilar adar baten bi muturrak zorroztu, bien artean jarri, eta elkar besarkatu zuten betiko. Harrezkero, Garajonay deritzo gailur horri. | » |
Kanarietako uharte batzuetan, oso bitxia da klima: ipar-ekialdetik jotzen duten alisioek urez kargatutako hodeiak ekarrarazten dituzte itsasotik lehorrera, eta ipar aldera jotzen duten mendi mazelekin topo egitean hantxe geratzen dira itsatsirik —behe laino heze, lanbro zuri—, dakarten ura bertako zuhaitzen adar-hostoetan kondentsaraziz; alisioen laztan horrek oparitutako ihintz gozoa, gero, tantaka-tantaka erortzen da lurrera, dena blaituz. Hartara, oso maiz, uharteotako ipar aldean egiten duen eguraldiak ez du zerikusi handirik hego aldean egiten duenarekin, ez eta milioika urtetan zehar bi aldeetan sorturiko paisaiak ere: ipar aldeko berde-heze emankorrak eratutako oihan epela —bertakoek monteverde esaten diote, mendi berdea— hego aldeko basamortu hori-antzu eta idorraren ifrentzua da, inondik ere, eta halaxe agertuko zaio supituki edozein bidaiariri, iparretik hegorantz –edo alderantziz– iragatea suertatzen zaiolarik. Gomera da uharte horietako bat, Atlantikoaren erdian eta Saharako basamortuaren latitude bertsuan dagoena.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.