Garajonayko parke nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garajonayko parke nazionala (gaztelaniaz: parque nacional de Garajonay) Kanarietako mendebaldean, Gomera uhartearen erdigune eta iparraldean dagoen parke nazionala da. Uharte horren % 10 hartzen du, eta Santa Cruz Tenerifekoko probintziari dagokio.
Garajonayko parke nazionala1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Roque de Agando mendia. | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, ix |
Erreferentzia | 380 |
Kokalekua | Espainia |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 28°7′34″N 17°14′14″W |
Izen ematea | 1986 (X. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
1981ean egun duen hedaduraraino (3.948 hektarea) zabaldu zuten eremu babestua, eta 1986an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen: munduko eremu berezienetako bat da, existitzen den ereinotz- edo erramu-baso nagusia, bertan dagoelako. Ereinotz-basoak Tertziarioko basoak dira berez, eta mundu osoan Kuaternarioko glaziazioek ia denak suntsitu zituzten arren, hemengoa osorik gorde da, bakartasunari eta klimari esker, eta baita maldak handiegiak izateagatik ere, horrek gizakia kokatzea eta ondorioz basoa suntsitzea galarazi baitzuen.
Erliebea sumendizko goi-lautadez dago osaturik; sakan sakonez irekita dago, eta roque edo neck deritzen iltze bolkanikoak ditu, garai bateko tximinia bolkanikoak alegia. Orografiaren antolamendua dela-eta, alisioek ekarritako hodeiak bertan harrapaturik geratzen dira, eta horrek mikroklima epel eta hezea eragiten du, hau da, ereinotz baso subtropikalak behar dituen laino eta euriteak (% 75-90 hezetasun erlatiboa). Parkeko landarerik adierazgarrienak ereinotza, hagina, intsusa, ezkia, gurbitza eta txilarra dira besteak beste, eta baita zenbait landare endemiko ere. Faunari dagokionez, ia animalia bakarrak ornogabeak eta hegaztiak dira (usoa, gabiraia, belatza, hontza, zozoa, kanariar zapelatza eta erregetxoa). Parkearen ertzetan triku edo muskerren bat ere aurki daiteke.
Parkeari izena 1.487 metroko altuera duen Garajonay menditik datorkio. Gomerako printzesa "Gara" eta Tenerifeko printze "Jonay"-ren izenetatik eratorria da, kondairaren arabera bertan ezkutatu omen baitziren bi maitaleak. Azkenaldian gertaturiko suteek arriskuan jarri dute botanikaren altxortzat hartzen den baso hau.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.