Gia Coppola

film zuzendaria eta gidoilaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Gia Coppola

Gian-Carla Coppola (Los Angeles, Kalifornia,1987ko urtarrilaren 1a) zinema zuzendari eta gidoilari estatubatuarra da.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Gia Coppola
Thumb
(2016)
Bizitza
JaiotzaLos Angeles, 1987ko urtarrilaren 1a (38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaGian-Carlo Coppola
AmaJacqui de la Fontaine
Familia
Hezkuntza
HeziketaBard College (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerkigilea, aktorea, gidoilaria, idazlea eta zinema aktorea

Allocine: 129091
Itxi

Coppolak zuzendutako lehen filma Palo Alto izan zen, 2013. urtean. The Last Showgirl filma aurkeztuko du 2024ko Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean.[2]

Coppola familiako kidea da.

Bizitza

Gian-Carlo Coppola zinema ekoizlearen eta Jacqui de la Fontainen alaba bakarra da. Aita itsasontzi azkar baten instripuan hil zen, ama haurdun zegoen bitartean.[3]

Bere aitona Francis Ford Coppolak zuzendutako Jack 1996ko filmeko kredituek "Gia'rentzat tiro izar bat ikusten duzunean..." dedikazioa daukate. Gia filmeko pertsonaiaren adinetik gertu zegoen une horretan.

Los Angelesen zein Napa haraneko Coppolaren familia mahastian hazi zen Coppola.[4] Coppolak Sofia Coppola izebaren pelikula grabazio set-etan eman zuen haurtzaroaren zati handi bat.[5] Laguntzaile gisa lan egin zuen Sofia Coppolaren Somewhere filmeko jantzien sailean, eta sormen aholkulari gisa Francis Ford Coppolaren Twixt-en.[6]

Coppolak bigarren hezkuntza utzi zuen (Archer School for Girls) eta bere kabuz atera zuen GEDa, Bigarren Hezkuntzaren baliokidea den azterketa.

Unibertsitatean izan ondoren, Coppolak argazkilaritza ikasi zuen New Yorkeko Bard Collegen.[7][8]

Filmografia

Film luzeak

Bideoklipak

  • "You're Not Good Enough" Blood Orange (2014).
  • "Your Type" Carly Rae Jepsen (2015).
  • "Cut to the Feeling" Carly Rae Jepsen (2017).
  • "Applaud" Yves Tumor (2019).
  • "Are You A Magician?" Soko (2020).
  • ”Where do we go now?” Gracie Abrams (2023).
  • "Lucky" Halsey (2024).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.