From Wikipedia, the free encyclopedia
Garrüzeko gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian Garrüze inguruan gertatu zen gudua izan zen, 1814ko otsailaren 15ean hain zuzen ere[1].
Garrüzeko gudua | |||
---|---|---|---|
Iberiar Penintsulako Gerra | |||
Data | 1814ko otsailaren 15a | ||
Lekua | Garrüze Nafarroa Beherea 43°20′36″N 1°3′36″W | ||
Koordenatuak | 43°20′36″N 1°03′36″W | ||
Emaitza | Aliatuen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Baionatik gertu egindako Errobiko gudua galdu ondoren, Soult mariskalak Wellingtonen anglo-portugaldar armada setiatzeko ahaleginak egin zituen. Horretarako bere dibisioak mendebaldean Baionan eta hego-ekialdean Donibane Garazi arteko lerroan kokatu zituen. Hegoaldera begira, hiru dibisio Aturrin, Baionatik Port-de-Lannera, eta beste lauak, hego-ekialdera begira, Behotegin, Aturritik Heletara, kokatu zituen [2]
Wellingtonek otsailaren 14an hasi zuen erasoaldia Rowland Hillen 20.000 soldaduek frantziar ezkerraldera hegalaren aurka bidaliz. Heletan zegoen Harisperen dibisioak Behotegi utzi eta Biduzerantz jo zuen, Donapaleurantz hain zuzen ere. Iparraldean zuen Eugene-Casimir Villatteren dibisioak ere, Thomas Pictonen 3. dibisioiak bultzatuta, Biduzerantz ere atzera egin zuen[3].
Donapaleuren ekialdean, Harispek defendatzeko errazagoa zen kokagune bat topa zuen Garrüzen. Bere dibisioa muino luze batean kokatu zuen aliatuen erasoa itxaroteko. Ihesbidea Biduze zeharkatzen zuen zubi bakarra zen, Donapaleun. Arratsaldearen bukaeran William Pringleren brigada arina ailegatu zen baina borroka txiki bat besterik ez zuen izan napoleondar armadarekin.
Hala ere, Wellington gertu zegoen eta erasotzeko aginduak eman zituen. Pringleren batailoi bik zutabe osatu, eraso eta laster ailegatu ziren mendi tontorrera. Defendatzaileek kontraeraso egin baina ezin zuten britainiarrak handik botatzea. Pablo Morilloren espainiarrek eta Carlos Le Corren portugaldarrek armada inperiala setiatzea saiatu zuten. Harispek erretiratzeko agindua eman zuen. Portugaldarrek zubirako bidea moztu zuten eta frantziar atzera-egitea dunbotsa bilakatu zen. Gehienek zeharkatzea lortu bazuten ere, aliatuek zenbait soldadu atxilotu zuten ekialdeko ertzean[4]. Soulten armadak 300 hildako eta zauritu eta 200 preso izan zituen. Aliatuek, berriz, 170 erori izan zituzten, horietatik 40 portugaldarrek. 81. errejimentuarekin izandako borrokan 39. errejimentuak 43 lagun galdu zituen[5].
Porrota Harisperen dibisioaren morala apurtu zuen. Baxenafarrak ezin bere soldaduak Donapaleun berrantolatu eta mendebalderantz jo zuen. Hori zela eta, anglo-portugaldar armadak Biduzeko lerroa hautsi zuen. Nahiz eta frantziar ingeniariek zubia botatzea saiatu, bonbak kale egin eta aliatuek laster izan zuten berriro zubia martxan. Soultek Aturriko iparraldean zuen dibisio bi ekarri eta Gave d'Oloron berrantolatu zuen lerroa, guztira sei dibisioak izanik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.