From Wikipedia, the free encyclopedia
Galaktosa formula duen monosakaridoa da, aldosa bat dena (COH taldea du lehenengo karbonoan). Sei karbono dituenez, hexosen taldean ere sailkatzen da.
Galaktosa | |
---|---|
Formula kimikoa | C6H12O6 |
Konposizioa | oxigeno, hidrogeno eta karbono |
Mota | aldohexose (en) |
Masa molekularra | 180,16 Da |
Erabilera | |
Rola | Edulkoratzaile |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 26566-61-0 |
Gmelin | 28260 |
EC zenbakia | 200-416-4 |
MeSH | D005690 |
RxNorm | 4626 |
Galaktosak bi enantiomero ditu, L- eta D-, baina monosakaridoetan ohikoa den bezala D-Galaktosa baino ez da agertzen naturan. Kate askea zein eraztunak osatuz aurkitzen da. Egitura ohikoena pirano (eraztun hexagonala) den arren furano (eraztun pentagonala) itxura ere har dezake. Galaktofuranosa ordea bakterio, onddo eta protozooetan baino ez da aurkitu[1].
Glukosarekin elkartzen denean laktosa disakaridoa sortzen du. Emakumeen ugatzetan sintetizatzen da. Gizakietan galaktosaren iturri nagusia laktosa bera da. Gibelean galaktosa glukosa bihurtzen da.
Galaktosa zelula mintzetako glukolipidotan ere agertzen da, gangliosidotan bereziki, neuronetan.
1855 urtean E. O. Erdmann konturatu zen laktosaren hidrolisiak glukosa ez zen beste sustantzia bat ere sortzen zuela. 1856an Louis Pasteurrek galaktosa isolatzea lortu zuen.[2] Galaktosaren konfigurazioa Emil Fischer eta Robert Morrell zientzilariek zehaztu zuten 1894 urtean[3]
Izena Marcelin Berthelotek eman zion 1860an.[4] Grezierazko galaktos izenak «esnea» esan nahi du; galaktosa «esnetako azukrea» da, beraz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.