euskal idazle eta militante abertzale errenteriarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantziska Astibia Etxegoien (Errenteria, Gipuzkoa, 1900eko apirilaren 8a - ibid., 1987ko abuztuaren 15a) euskal militantea, idazlea eta itzultzailea izan zen, Onintze eta Astitxe ezizenak hartuta. 1920tik aurrera, Euzko Deya, Euzkerea, Jaungoyco-zale, Euzkadi eta Eguna kazetetan argitaratu zituen bere idazkiak, hala prosa nola olerkiak.[1]
Frantziska Astibia Etxegoien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1900eko apirilaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Errenteria, 1987ko abuztuaren 15a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa eta poeta |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza |
Frantziska Astibia Errenterian jaio zen 1900. urtean. Jose Fructuoso Astibia Sarbide errenteriarra zuen aita, eta ama Sebastiana Etxegoien Aldako oiartzuarra. Bera 14 haurretatik 13.a izan zen. Fanderian jaio ziren senide guztiak, gurasoak bertako errotariak ziren eta. Hiru anai kaputxino sartu ziren Lekarotzen, baina 8 urte pasata Kepak (Pedro Nikolas) komentua utzi eta herrira itzuli zen. Senide guztietatik bakarra izan zen familia hazi zuena (zazpi seme-alaba izan zituen). Lekarozen bizi izan zen eta bertan hil zen anaietako bat Erraimun/Erramun, Errenderi Aba idazlea izan zen. Anaia honek —anaiaren heriotzak eta anaiak idatzitako lanek— Frantziskarengan eragin handia izan zuen. Ahizpa gazteena, Maria, maistra izan zela uste da. Gazterik hil zen.[1]
Oso gaztetatik, arropa denda bat izan zuen Errenterian, Maria Lezo eta Foru plazaren arteko kantoian baina 1919an Bilbora joan zen, dirudienez politikarako joerak bultzatuta; izan ere, Euzko Gaztediko idazkari egin zen bertan, eta hitzaldiak ematen hasi zen, halaber. Emakume Abertzale Batzako giroan bete-betean murgildu zen.[1]
Bilbon bizi zela harrapatu zuen gerrak eta Eusko Jaurlaritzarekin batean egin zuen bizibidea: Bartzelonara joan zen lehenbizi, eta Frantziara gero. Frantziska Astibiak idazkaritza lanetan eta kazetaritzan ez ezik bestela ere parte hartu zuen gerratean, horren lekuko Butroeko gazteluan propagandarako egin zuten argazkia, bera baita eskuinean ageri den emakume armaduna.[1]
Gerratea galduta, beste hamaikak bezala, Frantziskak ere erbesteratu behar izan zuen. 1939an Bartzelonatik iparraldera joan zen; Bidarten behintzat egon zen, eta handik Ameriketara joateko saioa ere egin zuen.1941ean Carcans-era joan zen, Koxme Etxegoien lehengusuarenera. Okindegi bat izan zuen han. 1948an Alberto de la Fuenterekin ezkondu zen.
1970ean Errenteriara etorri ziren bizitzera senar-emazteak bertan gelditzeko asmotan. Lehenbizi Gaztañon bizi izan ziren. Frantziska alargundu zenean ilobekin bizitzera joan zen. Mikel eta Inaxi ilobekin bizi izan zen azken urteetan eta Errenterian hil zen 1987ko abuztuaren 15ean.[1]
Bi izengoiti erabili zituen Frantziska Astibia Etxegoienek euskal letretan. Hasieran (lehen olerkiak sinatzeko) Onintze, geroxeagao, aldi berean Onintze eta Astitxe, eta azkenean Astitxe besterik ez zuen erabili, argitalpenetan behintzat.
Bi indar nagusik agindu zuten Frantziska-Onintze-Astitxe-Pantzeskeren bizitzan eta langintzan: erlijioak, sinesmenak, eta abertzaletasunak. Bi indarrok etxean bizi izan zituen txiki-txikitatik. Aita Errenteriako lehen abertzaleetakoa izan zen, Euzkadi elkartea sortzen lagundu zuen eta zuzendaritzan ere egon zen. Erlijioak ere leku handia zuen Astibia-Etxegoiendarren etxean.[1]
Lan ia denak (bat ez beste guztiak) 1920 eta 1937 urteen bitartean argitaratu zituen. Denera,19 olerki, 13 artikulu, kontakizun bat eta itzulpen bat (Sabino Arana Goiriren Liberena!) argitaratu zituen. 19 olerkietatik 13 Onintzeren izenean argitaratu zituen, Euzkadi, Euzko Deya eta Euzkerea aldizkarietan batik bat (1920-1932), eta 6 Astitxeren izenean, Jaungoiko-zale aldizkarian (1929-1931).[1]
Artikulu guztiak Astitxeren izenez sinatuta argitaratu zituen. 13 lan dira, denak ere aberriari eta erlijioari buruzkoak. Errepublikaren eta gerratearen hasierako urteetakoak dira (1931-1937).[1]
1929. “Ikopekua”, Euzkerea. Bilbao, 1. urtea, 4. zki. (1929ko jorraila 15), 84. or. Astitxek sinatua.
1934-1935. Libe (1901). “Arana eta Goiri’tar Sabin’ak erderaz idatzi; Sota eta Aburto’tar Imanol’ak atondutako eres-antzezkija; Astitxe’k euzkeralduta”.[2]
1975eko apirilaren 14an Frantziako Laneko ministerioak lanaren zilarrezko domina eman zion.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.