Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantziako eskualdeak Frantzia banaketa administratibo gorenak dira. Frantzia 18 eskualdetan banatuta dago: 13 Europan (Metropolitar Frantzian) daude eta 5, Afrika eta Amerikan (Itsasoz Haraindiko Eskualdeak). Eskualdeak departamenduetan banatuta daude; horiek, barrutietan (arrondissements); eta horiek, kantonamenduetan. Korsikak, berez, lurralde kolektibitate estatusa du, baina eskualde bat dela kontsideratzen da.
2015ean onartutako lege batek murriztu zituen eskualde kopurua, ordu arteko hainbat eskualdean elkartuz.
Frantzian eskualde kontzeptua ofizialki 1982ko martxoaren 2ko Dezentralizazio Legean sortu zen, eskualdeei ofizialtasun estatusa eman zitzaienean. Lehen eskualde hauteskundeak 1986an egin ziren. 2016an, eskualde kopurua 27tik 18ra murriztu zen lege berri baten bitartez.
1. Alsazia |
12. Île-de-France |
INSEE estatistika institutuak kode bana ematen dio eskualde bakoitzari eta zonaka batzen ditu:
2014an, Frantziako Nazio Biltzarrak eta Senatuak Metropolitar Frantziako eskualde kopurua 22tik 13ra murriztea erabaki zuten. Eskualde berriak 2016ko urtarrilaren 1ean jarri ziren martxan.
Batu ziren eskualdeak:
Aldaketarik jasan ez zuten eskualdeak:
Bretainia | |
Erdialdea-Loira Harana | |
Korsika | |
Île-de-France | |
Loirerria | |
Proventza-Alpeak-Kosta Urdina |
INSEE kodea[1] | Izena | Hiriburua | Aldaketa | Departamendu kopurua | Eremua (km²) | Biztanleak | Dentsitatea (biz./km²) |
---|---|---|---|---|---|---|---|
44 | ██ Ekialde Handia | Estrasburgo[2],[3][4] | 3 eskualderen batzea | 10 | 57.433 | 5.545.000 | 97 |
75 | ██ Akitania Berria | Bordele[5] | 3 eskualderen batzea | 12 | 84.061 | 5.773.000 | 69 |
84 | ██ Auvernia-Rodano-Alpeak | Lyon[5] | 2 eskualderen batzea | 12 (+ Lyongo Metropolia) | 69.711 | 7.634.000 | 110 |
27 | ██ Borgoina-Franche-Comté | Dijon[5] | 2 eskualderen batzea | 8 | 47.784 | 2.816.000 | 59 |
53 | ██ Bretainia | Rennes[4] | Aldaketarik gabeko eskualdea | 4 | 27.208 | 3.218.000 | 118 |
24 | ██ Erdialdea-Loira Harana | Orléans[4] | Eskualde horri izena bakarrik aldatu zaio | 6 | 39.151 | 2.556.835 | 65 |
94 | ██ Korsika | Ajaccio[4] | Aldaketarik gabeko kolektibitatea | 2 | 8.680 | 322.000 | 37 |
11 | ██ Île-de-France | Paris[4] | Aldaketarik gabeko eskualdea | 8 | 12.011 | 11.853.000 | 987 |
76 | ██ Okzitania | Tolosa[5] | 2 eskualderen batzea | 13 | 72.724 | 5.573.000 | 77 |
32 | ██ Frantzia Garaia | Lille[5] | 2 eskualderen batzea | 5 | 31.813 | 5.960.000 | 187 |
28 | ██ Normandia | Rouen[5] | 2 eskualderen batzea | 5 | 29.906 | 3.315.000 | 111 |
52 | ██ Loirerria | Nantes[4] | Aldaketarik gabeko eskualdea | 5 | 32.082 | 3.601.113 | 112 |
93 | ██ Proventza-Alpeak-Kosta Urdina | Marsella[4] | Aldaketarik gabeko eskualdea | 6 | 31.400 | 4.916.000 | 157 |
Ondorengoek dute itsasoz haraindiko eskualde estatusa:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.