italiar immunologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Fernando Aiuti (Urbino, Italia, 1935eko ekainaren 8a - Erroma, Italia, 2019ko urtarrilaren 9a) italiar immunologoa eta politikaria izan zen. Italiako ANLAIDS (euskaraz: Hiesaren Aurkako Borrokarako Elkarte Nazionala) elkartearen sortzailea eta lehenengo lehendakaria izan zen.
Fernando Aiuti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urbino, 1935eko ekainaren 8a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1935eko ekainaren 8a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2019ko urtarrilaren 9a) |
Heriotza | Erroma, 2019ko urtarrilaren 9a (83 urte) |
Heriotza modua | erorikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Erromako La Sapienza Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | medikua |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | immunologoa, medikua eta zirujaua |
Lantokia(k) | Erroma |
Enplegatzailea(k) | Erromako La Sapienza Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Askatasunaren Herria |
aiutifernando.it… |
1935eko ekainaren 8an Urbinon jaioa, medikuntzan graduatu zen Sapienza Erromako Unibertsitatean.
1991n, Cagliariko azokan egindako batzar batean, hiesa ahoz kutsa ote zitekeen ari ziren eztabaidatzen. Bat-batean, Aiutik Rosaria Iardino hiesdunari ahoan musu eman zion iritzi publikoari erakusteko hiesa ez zela ahoz kutsatzen. Han zegoen kazetari batek musuari argazkia atera zion eta argazkia mundu osoan ezaguna egin zen.[1]
2019ko urtarrilaren 9an hil zen Agostino Gemelli Unibertsitate Poliklinikan ezbeharrean erori osteko zauriengatik.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.