aktore txiletarra, AEBetan lan egin zuena From Wikipedia, the free encyclopedia
Felicia María Cohn Montealegre (San José, Costa Rica; 1922ko otsailaren 6a - East Hampton, New York; 1978ko ekainaren 16a), Felicia Montealegre edo Felicia Montealegre Bernstein izenekin deitua ohikoan, Costa Rican jaiotako aktore txiletarra izan zen[1], AEBetara bizitzera joan zenean, telebistan eta Broadwayn antzezteagatik ezaguna bihurtu zen. Narratzaile eta aktore gisa hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen Estatu Batuetako hainbat ekitaldietan, horietako askotan zuzendari zelarik Leonard Bernstein konposagilea, Montealegreren senarra hain zuzen.[2][3][4]
Felicia Montealegre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San José, 1922ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Costa Rica |
Heriotza | East Hampton, 1978ko ekainaren 16a (56 urte) |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Leonard Bernstein (1951 - 1978) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea |
|
Ezizena zuen «la mujer más bella de Chile» (‘Txileko emakumerik ederrena’)[5]
Felicia Cohn Montealegre Costa Ricako San José hiriko Amón auzoan jaio zen.[6] Gurasoak Clemencia Montealegre Carazo costarricarra eta Roy Elwood Cohn, American Smelting and Refining Companyaren zuzendaria ziren.[7] Amaren aldetik, Costa Ricako Estatu buru orde Mariano Montealegre Bustamante zuen herenaitona. Aitaren familia judua zen eta Txilen hazi zen zen arren eta hasieran katolikoa izanagatik, judaismora bihurut zen Leonard Bernsteinekin ezkondu zenean.[8]
Santiagon ikasi zuen, moja frantsesen eskolan.[9]
21 urterekin New Yorkera joan zen eta han piano ikasketak egin zituen
Claudio Arraurekin eta Leonard Bernstein ezagutu zuen Arrauk 1946an ospatutako festa batean.[10]
Richard Hart aktorearekin harreman luzea izan zuen eta haren heriotzaren hurrengo urtean, 1951ean, Bernsteinekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Jamie (1952),[11] Alexander (1955)[12] eta Nina (1962).[13]
New Yorken The Dakota eraikinean bizi ziren Upper West Sideean.[14]
1970ean senar-emazteek Pantera Beltzen aldeko ekitaldia ospatu zuten.[15]. The New York Times egunkariak hasieran babestu egin zituen, baina Tom Wolfen artikulu zirikatzaile baten erruz, zeinetan «Radical Chic» terminoa sortu zuen, kritika txarrak jaso zituen.[16][17][18][19] Artista bikoteak elkartasuna erakutsi zuen, eskubide zibilen eta norbanakoen askatasunen izenean.[20][21]
1976an Bernsteinek onartu zuen bisexuala zela[22] eta Felicia Montealegre utzi zuen eta Tom Cothran bikotekide berriarengatik. Hurrengo urtean, Felicia Montealegeri biriketako minbizia aurkitu zioteneta Leonar Berstein bere ondoan egon zen heriotza arte.[23]
Errezitaldiak egin zituen Kaddish sinfonian eta Debussyren San Sebastianen martirioa musika lanean.
Telebistan Henrik Ibsenen Panpinen etxea antzezlanean eta Broadwayn[24] Poor Murderer lanean, 1976an. 1955an Louis Jourdanean Tonight in Samarkand lanean antzeztu zuen, Jacques Devalen zuzendaritzapean, Princetonen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.