From Wikipedia, the free encyclopedia
Pantera Beltza Alderdia (ingelesez: Black Panther Party eta jatorriz Autodefentsarako Pantera Beltza Alderdia, eta Pantera Beltzak izenaz ezagunak) Ameriketako Estatu Batuetako erakunde politiko afroamerikarra da, Huey P. Newtonek eta Bobby Sealek1966ko urrian Oaklanden sortua, Kalifornian.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Pantera Beltza Alderdia | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | erakunde politikoa | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Ideologia | Black Nationalism (en) , antirrazismoa, Antikapitalismoa, antiinperialismoa, maoismoa, Antifaxismoa, Sozialismo iraultzailea, Panafrikanismoa, Afrocentrism (en) , Askapen nazionala eta intercommunalism (en) | |
Kokapen politikoa | Ezker iraultzaile politiko | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Huey P. Newton | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1966ko urriaren 15a | |
Sortzailea | ||
Sorlekua | Oakland | |
Desagerpena | 1982 |
Newtonek eta Sealek Malcolm Xren pentsamenduaren eta The Wretched of the Earth (1961) liburuaren autore Martinikako Frantz Fanon psikiatra eta pentsalari panafrikanistaren eragina jaso zuten. Horrela sortu zuten Merriteko Unibertsitatean, Oaklanden, Ikasleen Arimaren Aholku Kontseilua. 1966an, Malcolmen hilketaren urteurreneko ospakizun ekitaldietarako, armaturiko gazte eskuadroi bat campusera eramatea proposatu zuten, baina proposamen hura atzera bota zitzaien. Horren ondorioz, kontseilua utzi eta Pantera Beltza Alderdia sortzea erabaki zuten.
Pantera Beltzak Malcolm Xren ideien oinordeko dira, haren heriotzaren ondoren sortu baitziren eta haren ideiak gauzatzea zuten helburu. Ameriketako Estatu Batuetako Beltzen Komunitatearen bizi kalitatea hobetzeko hainbat programa sustatu zituzten: umeentzako gosarien programa, herri beltzarentzako doako ospitalean ezarpena edota drogen aurkako borroka, beste batzuen artean.
1969an FBIk "arerio publiko nagusitzat" jo zituen eta, hein handi batean, hori izan zen alderdiaren desagerketarako faktore nagusietako bat, alderdiaren baitan ikerketak, infiltrazioak eta desestrukturazioa gertatu baitzen. FBIren Kontrainteligentzia Programen bitartez, Pantera Beltzek atxiloketak, hilketak eta indarrezko erbesteratzeak pairatu eta alderdia desagertu zen.
Hasiera batean, 1966 inguruan, arraza beltzeko herriaren defentsarako sortutako erakundea izan zen eta Ameriketako Estatu Batuetako pertsona beltzak konstituzioak armak izateko aitortzen zizkien eskubideak bereganatzera bultzatu zituen.
Beraien hitzetan, Alderdia zen, ekiteko, soluzioak emateko eta arazoetan esku hartzeko helburua zutelako. Eta Pantera Beltzak izena, berriz, panteraren izakeratik zetorkion, animalia hori ez baita sekula lehena erasotzen; hori bai, erasoaz jabetzen denean, arerioari zorrotz eta errukirik gabe erantzuten dio. Malcolm Xren autodefentsaren ideia bera zuten.
Sortu eta berehala, FBIk alderdian erreparatu zuen eta atxilotze, deserriratze eta hilketak etorri ziren, bata bestearen atzetik. 1969ko urtarrilaren 17an, Bunchy Carter eta John Huggins, Pantera Beltzen Los Angeleseko ordezkariak, hil zituzten United Slaves-eko kide batzuek. United Slaves 1965ean sortutako talde afroamerikar nazionalista aurkaria zen.
1970eko hamarkadan Pantera Beltza Alderdia barne tentsio eta zatiketen prozesu zail batean murgildu zen, eraginkortasun osoa galduz.
1989an alderditik banandutako talde batek New Black Panther Party (NBPP, Pantera Beltza Alderdi Berria) sortu zuen Dallasen (Texas), eta jatorrizko alderdiko kideek eraso egin zien. 10 urte geroago, Islamaren Nazioa (NOI, Nation of Islam) delako erakunde panafrikanista estatubatuarrean integratu zen.
2004ko uztailaren 31n, aurreko kide ugariren artean, National Alliance of Black Panthers (Pantera Beltzen Aliantza Nazionala) sortu zuten, mugimendu historikoa suspertzeko asmoz.
Erakundearen ideologia nagusia 10 puntu hauen inguruan oinarritzen zen:
Pantera Beltzak jardunean ibili ziren bitartean, begikotasun politiko handiak piztu zituzten komunitate estatubatuarrean. Militanteak ez ziren jarraitzaileetako batzuk hauek izan ziren: Angela Davis afroamerikar aktibistarik ezagunenetakoa; James Cromwell aktore zuria, Tupac Shakur rap kantari edo Danny Glover aktore beltza.
1968ko Mexikoko Joko Olinpikoetan, 200 metroko dominaren banaketan, Tommie Smithek (urrezko domina) eta John Carlosek (brontzezko domina), burua makurtu eta eskua altxatu zuten; Smithek eskularru beltz bat zeraman Ameriketako Estatu Batuetako ereserkia jotzen ari zen bitartean, Black Power mugimenduaren sinbolo, AEBetako arrazismoaren eta Hegoafrikako Apartheidaren aurkako protestan. Peter Norman australiarra zilarra izan zen eta protestara bildu zen hura ere, Giza Eskubideen aldeko Proiektu Olinpikoaren pegatina bat elastikoan erantsiz. Keinu horrek bakoitza bere ekipotik egoztea eragin zuen eta alde egin beharrean izan ziren. AEBetara iristean, gaizkileak balira bezala tratatu zituzten eta ez zuten urteetan lanik aurkitu. Atleta haiek ez zuten inongo harremanik Pantera Beltzen Alderdiarekin, baina garaiko kazetariek horrela aurkeztu zituzten.
« | Niretzat, rapa arrazismoaz eta gabeziaz nekatuta dagoen panteraren orroa da. | » |
« | Barkatu zuen pantera beltzen festa izorratu dudalako. | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.