Fat Man

From Wikipedia, the free encyclopedia

Fat Man

Fat Man (euskaraz: Gizon Lodia, japonieraz: ファットマン) Estatu Batuek 1945eko abuztuaren 9an Nagasakin, Japonian, leherturiko arma nuklearraren izen kodetua da. Japonian erabilitako bigarren arma nuklearra izan zen, historian erasorako erabilitako hirugarrena (Trinity eta Little Boy ondoren) eta orain arte, eraso batean erabilitako azken gailu nuklearra. [1]

Datu azkarrak Mota, Jatorrizko herrialdea ...
Fat Man
Thumb
Motabonba nuklear
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Zerbitzua
Gatazkaatomic bombing of Nagasaki (en) Itzuli
ErabiltzaileaAmeriketako Estatu Batuak
Produkzioa
DiseinatzaileaLos Alamosko Laborategi Nazionala
Kopurua121
Zehaztasunak
Itxi

Bonba B-29 Bockscar hegazkinetik bota zuten estatubatuarrak. Charles Sweeney izan zen hegazkinaren komandantea. Little boy baino potentzia bikoitza zuen baina Nagasakiren topografia zela eta, eragin txikiagoa izan zuen. Hala ere, 40.000 pertsona hil ziren, 25.000 zauritu izan ziren eta beste zenbait denborarrekin hil ziren radiazioarengatik.

Deskribapena

Bonbak 3,25 metro luze zituen eta bere diametroa 1,62 metrokoa zen. 4670 kilogramo pisatzen zuen eta 12 kilotongo (104,1 Tj) potentzia zuen. Hegazkinetik bota zuten eta iri gainetik 550 metrota eztanda egin zuen.

Plutoniozko bonba zen, Trinity bezala. Plutonioa explozibo arruntaz inguratuta zegoen eta explozibo komuna eztanda egitekoan, plutonioa zanpatu zuen bere dentsitatea handituz explozio nuklearra sortuz.

Detonazio mekanismoa hain zen korapilotsua zenen proba bat egin zuten gudan erabili baino lehen. Froga hori 1945ko Uztailaren 16an egin zen Nuevo Mexikon. Trinity froga izenez esagutzen da.

Egitura

Bonbak 3,3 metro luze, 1,5 metro diametro eta 4,7 kilogramoko pisua zituen. [2]

Thumb
[Betiko hautsitako esteka]Fat Man bonbaren kanpo egituraren eskema.
  1. AN 219 kontaktuzko lau espoleta elektrikoetako bat. [3]
  2. Archie edo Monica isats-abisu radar antena, radioaltimetro moduan erabilia.
  3. Bateria, energia nuklearra eratuko duten elementuez inguratutako karga detonatzeko.
  4. X-Unitatea, kargaren ondoan kokaturiko sutze gunea.
  5. Bonbaren bi alde elipsoidalak lotzen dituen banda.
  6. Fisika paketea.
  7. Instrumentudun plaka (radarrak, baroetengailuak eta tenporizadoreak).
  8. Barotubo biltzailea.
  9. California Parachute buztana, 5,1 mm-ko aluminiozko orriz eratua.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.