From Wikipedia, the free encyclopedia
Fabian Gottlieb Thaddeus von Bellingshausen (errusieraz: Фаддей Фаддеевич Беллинсгаузен; Faddey Faddeyevitx Bellinsgauzen) (Saaremaa, 1778ko irailaren 20agreg./irailaren 9ajul. - Kronstadt, 1852ko urtarrilaren 25agreg./urtarrilaren 13ajul.) Errusiar Inperioko marinel gisa jardun zuen eta Lurraren inguruan nabigatzeko bigarren espedizio-buru izan zen.
Fabian Gottlieb von Bellingshausen | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Saaremaa, 1778ko irailaren 9a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Kronstadt, 1852ko urtarrilaren 13a (juliotar egutegia) (73 urte) |
Hobiratze lekua | Kronstadt |
Hezkuntza | |
Heziketa | Naval Cadet Corps (en) 1797) St. Petersburg Naval Institute (en) |
Hizkuntzak | errusiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, kartografoa, militarra eta itsasturia |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | admiral (en) |
Parte hartutako gatazkak | Errusiar-turkiar Gerra (1828-1829) |
Baltikoko alemaniar familia batean jaioa, 10 urte zituela kadete gisa lan egin zuen. Kronstdadteko Itsas Akademian graduatu zen 18 urte zituela. 1819an, Alexandro I.a Errusiako Tsarrak Ipar polora espedizio zientifikoa bidali zuen. Bellingshausen, Mikhail Lazarev kapitania zuen Mirny korbetarekin lagunduta, Vostok bandera-ontzian espedizio-buru izan zen. 1820. urtean, zuzentzen zuen flotak Zirkulu polar antartikoa zeharkatu zuen. 1820ko urtarrilaren 27an, Antartikako lur kontinentala ikusi zuen, gutxi gorabehera 69°21′28″S 2°14′50″W koordenatuetan, eta horregatik, iturri askok kontinentearen aurkitzailea dela uste dute.[1] Ia 3 urte iraun zuen kanpainan, 1821. urtean, Petri I.a uhartea eta Alexandro I.a uhartea aurkitu zituen, bakoitza bere tsar errusiarren ohoretan horrela izendatua, eta Hegoaldeko Georgiak uharteak esploratu zituen.
1828-29ko Errusia-Turkia Gerran nabaritu zen, batez ere Itsaso Beltzean. Kronstadteko gobernadorea izan zen, non estatua bat eraiki zuten bere oroimenean. Bi espedizio ozeano glaziarrera eta Lurraren inguruko bidaia (San Petersburgo, 1831), eta itsasoan punteria egiteko modua idatzi zituen. Kronstadtean hil zen 1852an, almiranteorde maila izanez.
Bere omenez, Antartikako hainbat elementu geografiko izendatu dira, hala nola:
Halaber, Bellinsgauzen ilargiko kraterra bere omenez izendatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.