Euskararen gizarte erakundeen bilgunea From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskalgintzaren Kontseilua, maiz Kontseilua moduan laburtua (eta 2020ko abendura arte Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua[1]), euskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakunde ugariren bilgunea eta erakundea da, estrategia bateratuak eta adostuak lortzeko plaza. Idazkari nagusia Idurre Eskisabel da 2022tik.[2][3][4][5][6] Aurretik idazkari nagusia Paul Bilbao izan zen, 2010eko apiriletik, eta sorreratik ordura arte Xabier Mendiguren Bereziartuk izan zuen kargua.
Euskalgintzaren Kontseilua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Idurre Eskisabel |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1997ko abenduaren 6a |
webgune ofiziala |
Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten Euskal Herriko 30 talde baino gehiagok osatzen dute Kontseilua eta, hain zuzen, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede sortu zenetik. 1997ko abenduaren 6an ospatu zen sortze batzarra Durangon (Bizkaia), eta Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitza nagusia. Euskararen normalizazio prozesua bultzatzeko bi ildo nagusi lantzen ditu Kontseiluak: euskalgintzako erakundeen arteko loturak bultzatzea eta gizarte eragile, indar ekonomiko zein alderdi politikoak hizkuntza normalizazio proiektuetan inplikatzea. Bai Euskarari Akordioaren bultzatzaile nagusia da. Baita 2016ko Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa[7]rena ere.
Lan ildo nagusiak garatu, dinamizatu eta jarraipena egiten duten hainbat lantalde ere badaude: Gogoeta Lantaldea, Plangintza Lantaldea, Bai Euskarari Akordioa Herrietan Lantaldea eta Euskararen Ofizialtasunaren Aldeko Lantaldea.
1997ko martxoan Donostian ospatutako Euskararen Unibertsoa jardunaldietan erabaki zen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortzea. Urte hartako abenduaren 6an sortu zen Kontseilua Durangon eta orduan hautatu zen lehen urterako zuzendaritza. 1998ko martxoan osatu zen Idazkaritza Nagusia eta Xabier Mendiguren Bereziartu izendatu zen Idazkari Nagusi. Maiatzetik abendu arte Bai Euskarari Kanpaina garatu zuen Kontseiluak Euskal Herria osoan barna (mintegiak, festak, kirol ekitaldiak etab.); ondoren, abenduaren 21ean, Euskal Herriko hamar alderdi politikok Euskararen Normalizaziorako Konpromiso Politikoa izeneko agiria sinatu zuten Bilbon. Bi egun geroago, abenduaren 23an, hogeita bi gizarte eragilek Bai Euskarari Akordioaren lehen sinatzea egin zuten Iruñean eta abenduaren 26an, 120.000 lagunek parte hartu zuten Bai Euskarari Kanpainari amaiera emateko Euskal Herriko bost futbol zelaitan ospatu zen ekitaldian. Lehehengo 22 sinatzaile horien izenean egin zen hurrengo hilabeteetan atxikipen kanpaina: Athletic Club, Aviron Bayonnais, Deportivo Alavés, Osasuna eta Real Sociedad kirol taldeak; Euskadiko Langile Komisioak (CC.OO), Conféderation Française Démocratique du Travail du Pays Basque (C.F.D.T), Euskal Herriko Nekazarien Elkartea (E.H.N.E), Euskal Langileen Alkartasuna (E.L.A.), Euskal Laborarien Batasuna (E.L.B.) eta Langile Abertzaleen Batzordeak (L.A.B) sindikatuak; Asociación Navarra de Empresas Laborales (A.N.E.L.), Agrupación de Sociedades Laborales de Euskadi (A.S.L.E), Euskadiko Kutxa-Caja Laboral, Hemen, Herrikoa eta Mondragon Corporación Cooperativa enpresa eta finantza erakundeak; Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola nahiz Iruñeko Elizbarrutiko Euskal Pastoraltzaren Saila, Zentro Erregionalen Federazioa eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua. UNESCOko Félix Martí Ambel, Linguapax Nazioarteko Batzordeko Lehendakaria izan zen lehen sinatze horretako ohorezko lekukoa. Bai Euskarari Akordioari baiezkoa eman ziotenak 687 izatera iritsi ziren handik bost hilabetetara eta aldi bereko izenpetzea ospatu zuten denek 1999ko maiatzaren 18an. Ondorengo testu honi atxiki zitzaizkion sinatzaileak:
« |
|
» |
1999ko otsailetik martxora arte Lanordu bat akordioaren alde kanpaina egin zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Kanpainaren helburua, Bai Euskarari Akordioa eta Plan Estrategikoa gauzatu ahal izateko dirua biltzea zen; azkenean, 181 milioi pezeta lortu ziren. Maiatzaren 19an Bai Euskarari Akordioaren bigarren sinatzea egin zen Hegoaldean eta abenduko 22 sinatzaileei beste 663 batu zitzaizkien. Honela bada, Plan Estrategikoaren lehen urratsari ekin zitzaion urte horretako ekainean eta hainbat hilabetetako lanaren ondoren abenduan amaitutzat eman zen Plan Estrategikoaren diseinua. Une horretatik aurrera, Bai Euskarari Akordioko sinatzaile bakoitzak zein neurri normalizatzaile onartzen zituen hausnartzeko epea hasi zen. Hegoaldeko prozesuaren ondoren, 2000ko otsailaren 25ean sinatu zen Iparraldean Bai Euskarari Akordioa. Kasu honetan, 201 eragile sozial atxiki zitzaien Akordioari eta Plan Estrategikoaren diseinua maiatzean hasi eta abenduan bukatu zuten. Bien bitartean, 2000ko ekainaren 13an Bai Euskarari Ziurtagira ematearen ekitaldia ospatu zen Donostiako Miramon Teknologia Parkean. Plan Estrategikoan proposatzen ziren gutxieneko neurriak hartu zituzten eragile sozialei euskararen kalitate ikurra eman zitzaien; guztira, 426 gizarte eragileri.
Hurrengo urteetan beste hainbat egitasmo eta dinamika jarri zituen martxan Kontseiluak: Hizkuntz Eskubideen Behatokia[8], Udal hizkuntza-politiken lehen azterketa, Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen azterketa-proposamena, Euskara Bizi Nahi Dut dinamika, Lan mundua euskalduntzeko adierazpena...
2010eko apirilean egin zen idazkari nagusiaren aldaketa eta Paul Bilbao Sarriak hartu zuen lekukoa. Ordutik aurrera beste hainbat dinamika bultzatu ziren, baina mugarri nagusia izan zen 2016ko Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. Urte horretako abenduaren 17an Donostian aurkeztu zen 30 hizkuntza gutxituren alde lan egiten duten 100 eragile baino gehiagok sinatutako Protokoloa; Europan zein Euskal Herrian hizkuntza-politikari dagokionez inoiz lortu den adostasun zabalena. Horri lotuta, 2021eko ekainaren 19an aurkeztu[9] zuen Kontseiluak Donostian Batuz Aldatu, Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala[10], hizkuntza-politika berrirako bide-orria izan nahi duen dokumentua. Denera, askotariko 103 eragilek egin zuten bat dokumentuarekin. Honen helburua da euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea eta, horretarako, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatu eta euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu eta elkarlotu behar direla ezarri zen. Dokumentua oinarri, hiru erronka ditu Kontseiluak etorkzunari begira: edukia zabaldu eta eragile gehiagorengana iristea, arloetako estrategiak definitzen hastea eta adostasun sozialetik adostasun politikorako jauzia erdiestea. Harrez gero, bide horretan lanean segitzen du Kontseiluak.
Era berean, martxan dauzka bestelako egitasmo batzuk ere. Esaterako, hizkuntza politiketan txertatu daitezen, asnasguneen garapen jasangarria lantzeko proiektuak; eremu sozioekonomikoa lantzeko dinamikak arloko eragileekin lankidetzan; euskararen garapena Nafarroa osora hedatzeko dinamikak...
Lau printzipiotan oinarritzen da metodologia:
Euskararen Plan Estrategikoaren lehen fasean Euskal Herriko gizarte eragilerik garrantzitsuenak parte hartu zuten. Ondoren, herri mailako planei ekin zitzaien. Bost aldi nagusitan banatzen da Plan Estrategikoa:
Hego Euskal Herrian garatutako Plan Estrategikoan 23 sektorek parte hartu zuten: unibertsitatea, formazioa, hezkuntza ez unibertsitarioa, prentsa, telebista, irratia, publizitatea, mundu asoziatiboa, ekitaldi antolatzaileak, gizarte mugimenduak, kirol federazioak (EAE eta Nafarroa bereizirik), kirol taldeak, kultura, zerbitzu orokorrak eta garraioak, mundu asistentziala, osasuna, elkargo profesionalak, finantza eta aseguruak, lan mundua, komertzioa eta ostalaritza, nekazaritza, gainazal handiak eta denda kateak, eta bereziak. Iparraldean, berriz, talde gutxiagotan bildu ziren gizarte eragileak.
Euskalgintzaren Kontseilua 26 bazkidek osatzen dute, euskalgintzaren bilgune izateko asmoz[11]:
Eta 4 dira Kontseiluaren bazkide so-egileak:
Kontseiluaren eginkizuna "euskararen normalizazio prozesua areagotzea da", erakundearen esanetan; eta horretarako bi ildo nagusi ditu: euskalgintzako eragileen arteko koordinazio lana, batetik, eta gizarte eragileak, indar ekonomikoak eta alderdi politikoak hizkuntz normalizazio proiektuetan inplikaraztea, bestetik[11].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.