Bai Euskarari (1998)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
XXI. mendeko Akordioa: Bai Euskarari! Euskal Herriko gizarte osoa hartuko duen gizarte hitzarmen zabala abian jartzea helburu zuen kanpaina izan zen, Kontseiluak sustatua. 1998ko urrian hasi eta urte bereko abenduan bukatu zen, herriz herri hainbat ekitaldi eginda. Euskal Herri osoan 200 batzorde inguru eratu ziren, hitzarmenaren aldeko atxikimenduak jaso, Kontseiluak euskararen alde egindako proposamena kalez kale aurkeztu, eta herritarren aldekotasuna agerrarazteko.[1]
1998ko abenduaren 26an amaierako ekitaldia egin zuten, aldi berean Agilera, Anoeta, Mendizorrotz, El Sadar eta San Mames futbol zelaietan, 120.000 bat lagun bilduta, eta beste milaka lagun batzuk kanpoan sartu ezinik geldituta.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.