From Wikipedia, the free encyclopedia
Etxe sorgindua fenomeno paranormalak gertatzen omen diren etxe, gaztelu eta antzeko eraikuntza da. Fenomeno horiek mota askotakoak izan daitezke: mamuen agerpena, argiak, zaratak eta garrasiak, psikofoniak. Normalean, fenomeno horiek leku horretan izandako gertaera lazgarriez lotzen dira. Toki horiek hiri kondairez nahasten dira sarritan.
Literatura eta zinemaren eraginez Ipar Amerikako etxe sorginduaren eredua mundu osoan zabaldu da, poltergeist fenomenoarekin identifikatuz, nahiz eta kontzeptu desberdina izan. Horren arabera etxe sorgindu batean izaki gaizto bat dago: deabrua, aztia, banpiroa. Etxea, ikuspuntu horren arabera, hilketa baten edo heriotzaren eszenatokia izan zen. Baita maldizio baten ondorioa ere izan daiteke sorginduta egotearen arrazoia.
Etxe sorgindua edozein eraikuntza izan daiteke: etxe isolatua, gaztelua, baserria, eraikin oso bat, ospitalea. Ez da beharrezkoa etxe zahar bat izatea baina zinemak XIX. mendeko etxe ingelesak zabaldu ditu etxe horien eredu gisa. Esan daiteke, bestetik, parke tematiko guztietan ezaugarri horiek dituen etxe-atrakzio bat badagoela.
Hona hemen etxe sorgindu ospetsu batzuk:
Aipatutakoen mailara iritsi gabe, gurean ere badira horrelako etxeak:
Ohikoa denez bi iritzi kontrajarriak aurkituko ditugu gai honetan. Batzuk espirituen presentzia defenditzen duten bitartean, ikuspuntu zientifikoki etxe sorginduak autosugestioaren fenomeno bezala aztertzen dituzte. Aurretik zabaldutako pasadizoak eta istorioak eszenatokia prestatzen dute horrelako fenomenoak emateko. Hori da, alegia, Joe Nickell ikerlari eszeptikoaren iritzia.[3]
Asko dira gaiaren inguruan argitaratu diren nobelak eta narrazioak. Hona hemen ospetsuenetariko batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.