From Wikipedia, the free encyclopedia
Figura erretorikoak, estilo-figurak edo diskurtso-figurak diskurtso bati, testu edo hizketa bati alegia, adierazkortasuna ematen dioten hizkuntz baliabideak dira. Literaturan nahiz diskurtso arruntetan erabiltzen dira; garai batean, ordea, bi motatako diskurtsoak bereizten ziren: sermo ornatus, hau da, figurekin apainduta, eta sermo vulgaris, hizkera arrunta. [1]
Figura erretorikoak hiru motatakoak izan daitezke:[2]
Batez ere hitzen formari dagozkio, nahiz eta batzuetan ere esanahi gaineko eragina izan. Bi kategoria bereizten dira: hitzari dagozkionak eta egiturari dagozkionak, besteak.
Hitzen esanahiei eragiten diete. Hona hemen ezagunenak: aipamen, alegia, antitesi, apostrofe, comminatio, deprecatio, deskripzio, dialogismo, dubitatio, enumerazio, epiteto, erregu, esklamazio, etopeia, eufemismo, exhortatio, galdera erretoriko, hiperbole, imprecatio, ironia, kontraesan, kontraste, kontzesio, litote, metaketa, oximoron, paradoxa, perifrasi / itzulinguru, praeteritio, praetermisio, paralipsi, prolepsi, prosopopeia / pertsonifikazio, sarkasmo, zehar-aipamen / allusio.
Tropoek hitzen esanahien aldaketa dakarte, hitzari irudizko esanahi berri bat ezarriz edo erantsiz. Egile batzuen ustez, tropoak eta figura erretorikoak bereizi beharko lirateke.
Irudi literarioek edo figura erretoriko semantikoek ez dute zertan hitzen esanahia aldatu, baina diskurtsoaren edo testuaren ohiko adierazteko gaitasunari halako gehigarri bat eransten diote, hizkuntzarekin jolastuz eta hizkuntza oso ohikoa ez den modu batean erabiliz.
Hauek dira ezagunenak: alegoria, analogia, antonomasia, bisemia, irudi, konparazio, metafora, metagoge, metalepsi, metonimia, perifrasi, polisemia, sinbolo, sinekdoke, sinestesia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.