Metonimia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Metonimia hitza grezierazko μετ-ονομαζειν-etik dator ("izen aldaketa"). Erretorikan tropo bat da, hau da, objektu baten izena beste batenarekin aldatu egiten da. Metonimiaren kasuan bi hitzen artean badago harreman edo lotura bat. Adibidez, Errioxako ardoa erosi dut esan beharrean, Errioxa bat erosi dut esatea: kasu horretan, ekoizte tokia ekoizpenaren ordez erabili da. Bi kontzeptuen arteko erlazioa mota askotarikoa izan daiteke: kausa-ondorioa, elkarrekiko mendetasuna, aldiberekotasuna, nolabaiteko antza… Tropo hori literaturan usu erabiltzen da. Hona hemen pare bat adibide:
« | Eguna iritsi zenean oso urduri nengoen, guztiz sinetsita bainengoen Floraren ama azkenean konturatuko zela zinegotziaren hezurrak -zehatz esateko, zinegotziak emandakoak- ez zirela Benitorenak. | » |
Hor, egileak metonimia erabili du, "zinegotziaren hezurrak" adierazpena erabili du, "zinegotziak emandako hezurrak" adierazteko.
Hona beste adibide bat:
« | La Vache qui Rit bere bi ikatz haiekin begira gelditu zitzaidan... | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.