From Wikipedia, the free encyclopedia
Anagrama beste hitz bateko letrak edo silabak era batera ordenatuz sortzen den hitz berria da. Literaturan figura erretoriko moduan erabili izan da.
Euskal literaturan, Txomin Agirreren Arranondo Ondarroa hitzaren anagrama da[1] eta Mikel Zarateren Euskal Herriaren egoeraren alegoria den Haurgintza minetan lanean Ekidazu lekua agertzen da, Euzkadi hitzaren anagrama.[2]
Harry Potter sortako pertsonaia nagusietako bar, Lord Voldemort, anagrama baten ondorioa da: gaizkileak izen original hau zuen ingelesezko bertsioan, Tom Marvolo Riddle, eta honakoa bilakatzen zen anagraman: "I am Lord Voldemort". Iñaki Mendiguren euskarazko itzultzaileak "Ni naiz Lord Voldemort" anagrama sortzeko moldatu zuen Tom Narivoloz Riddle izena.
Ohitura nahiko zabaldua da taxonomian genero izenak emateko orduan, originalki emandako izen batzuen anagramak egitea erlazio filogenetikoa duten beste izen batzuk sortzeko. Esate baterako, Kai Larsen botanikariak bere izenarekin izendatu zuen landare genero bat 1983an, Kailarsenia, eta erlazionatutako beste genero bat izendatzeko orduan, haren jarraitzaileek Larsenaikia generoa sortu zuten 1993an, anagrama eginez.[3]
Estatu Batuetan ohitura izan da zenbait toponimo era honetan sortzea. Esate baterako, Carol City Floridako hiriak izen hori du non eta lehenago Coral City zeritzon, baina Floridako beste hiri batek, Coral Gables delakoak, auzitara eraman zuen izen apropazioa salatuz, eta anagrama sinple bat egin zuten bi bokal tokiz aldatuz.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.