From Wikipedia, the free encyclopedia
Esther Ranirinaharitafika, Esther Nirina izengoitiaz ezagunagoa, (Imerina, 1932ko azaroaren 17a – 2004ko ekainaren 19a) madagaskartar poeta izan zen.
Esther Nirina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madagaskar, 1932ko azaroaren 17a |
Herrialdea | Madagaskar |
Heriotza | 2004ko ekainaren 19a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Nirina familiako haur bakarra zen, eta horregatik gurasoek Ranirinaharitafika («nahi izana») jarri zioten izena. Antananarivon hazi zen, Madagaskarko hiriburuan, aitak funtzionario gisa lan egiten baitzuen han, baina familiak aita hazi zen herria maiz bisitatu zuen[1].
1953an Frantziara joan zen bizitzera, senarrari jarraituz, irakasle ikasketak bertan egiten baitzituen. Orléansen zegoela, liburuzain lanetan hasi zen. Hélène Cadou poetarekin batera han egin zuen, eta horrek idazten jarraitzera bultzatu zuen[1]. 1975ean, Orléanseko Sergent argitaletxeak Nirinaren lehen poesia liburua, Silencieuse respiration, kaleratu zuen, eta 1980an Simple voyelle[2][3].
Madagaskarrek 1960an lortu zuen independentzia, eta Nirinaren familiak Frantzian geratzea erabaki zuen. Bera eta senarra Orleansen egon ziren seme-alabak unibertsitatera matrikulatu ziren arte. Nirinak zenbait bidaia egin zituen senarrarekin batera, 1990ean Madagaskarrera itzuli baino lehen[1]. 2004an hil zen[3].
Nirinaren estiloak Madagaskarko ondarea eta gaztetasuna Frantzian bizi izandako esperientziak uztartzen ditu. Hainteny bezalako forma tradizionalak erabilti zituen, baina nazioarteko eraginak ere, hala nola Pablo Neruda eta Georges Bataillerenak[2][1][4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.