Spirochaetes bakterioen filuma da, espiroketa izeneko bakterio guztiak biltzen dituena.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Spirochaetes
Thumb
Borrelia burgdorferi eremu iluneko mikroskopioan ikusita
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
AzpierreinuaNegibacteria
FilumaSpirochaetae
Klasea Spirochaetes
[[|]]
Itxi

Espiroketak bakterio Gram negatiboak dira. Beste bakterioen aldean itxura berezia dute: helikoidalak dira, kortxo-kentzeko itxurakoak, finak, luzeak eta diametro txikikoak (ikus irudia). Batzuek luzera handia dute (500 µm-etaraino iritsi daitezke), eta beren diametro txikiak ohiko bakteriar iragazkiak zeharkatzeko ahalmena ematen die.

Filum honetako bakterioen ezaugarririk berezkoena haien mugimendu berezian datza. Plano ezberdinetan garatzen den mugimendu helikoidal eta bihurrikatzailea dute, sugearen antzekoa, gainontzeko bakterioek ez dutena. Mugimendu horren atzean endoflagelo izeneko flagelo bereziak daude, bakterioaren kanpoaldean ez daudenak, zelula horma eta kanpo mintzaren artean baizik. Endoflagelo horiek ardatz-harizpi edo filamentu axial izeneko egitura batean txertatzen dira [1].

Endoflagelo horien kopurua aldakorra da oso (2-200 artean).

Batzuk ingurugiro urtarretan bizi dira, beste batzuek animalietan eta gizakian. Azken talde honetan daude gure organismoan bizi diren saprofito ez-kaltegarriak, eta baita patogeno arriskutsuak ere. Urtarretarren artean Spirochaeta eta Leptospira generoetako bakterioak daude. Gure gorputzeko saprofitoen artean ahoan dauden hainbat Treponema aipatu daitezke. Patogenoen artean, sifilia eragiten duena (Treponema pallidum), leptospirosiaren eragilea (Leptospira interrogans) eta Lyme gaitzarena (Borrelia burgdorferi) dira aipagarrienak.

Haien metabolismoari dagokionez aniztasun handia dago. Espiroketa gehienak anaerobioak (hertsiak ala fakultatiboak) eta kimiorganotrofoak dira. Batzuek janari eskakizun oso zorrotzak dituzte, eta ezin izan dira orain arte laborategian kultibatu.

Arestian egindako ikerketa batzuek Alzheimer gaitza eta hainbat erotasunen atzean espiroketen infekzioa egon daitekeela aditzera eman dute [2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.