Espainiako Vuelta (gaztelaniaz eta ofizialki: Vuelta a España, ˈβwelta a esˈpaɲa ahoskatua) Frantziako Tourrra eta Italiako Giroarekin batera itzuli handi bat da. Txirrindulariak hiru astez lehiatzen dira irailean, Espainiako txoko gehienetan, baita Andorran ere.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1935 | ||
Ekitaldi kopurua | 79 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Abu) | ||
Mota | Itzuli handi | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Espainia | ||
Antolatzailea | Unipublic | ||
Mailak | 2.PT (2005-2010) 2.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Primož Roglič | ||
Garaipen gehien lortu duena | Roberto Heras Primož Roglič (4 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2024ko Espainiako Itzulia | |||
Dokumentazioa |
Historia
Espainiako Vuelta 1935. urtean ospatu zen, lehenengo aldiz. Lehenengo ekitaldi honetan, 50 lasterkari lehiatu ziren 3411 km-ko ibilbidea egiteko, 14 etapatan, bataz beste 240 km baino gehiago egiteko bakoitzean. Tourra eta Giroaren arrakasta ikusita, Informaciones egunkari espainiarrak itzuli handi bat antolatzea erabaki zuen, Espainian. 1937. urtean, Espainiako Gerra Zibila dela eta, ez zen itzulia ospatu. Ezta 1938, 1939 eta 1940. urteetan ere. Bigarren Mundu Gerra dela eta, 1943 eta 1944ko ekitaldiak ere ez ziren ospatu. 1945. urtean, Ya egunkariak antolatu zuen lasterketa eta hala izan zen 1949ra arte. 1955an, El Correo egunkariak antolakuntzaren ardura hartu zuen arte, ez zen berriro ospatu. 1955an, Bilbotik hasi eta Bilbon amaitu zen, hurrengo bi ekitaldiak bezala. Handik aurrera, urtero ospatu da. Momentu horretatik aurrera, Vuelta apirila eta maiatza artean egin da, eta atzerriko partaidetza handiagoa eta garrantzitsuagoa izan du.
Urte haietan, Bilbon amaitzen zen normalean, baina Donostian eta Madrilen ere amaitu ziren ekitaldi batzuk.
1963. urtean, Jacques Anquetil handiak Vuelta irabazi zuen eta historiako lehena izan zen Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta irabazten.
1979. urtean, Unipublic antolatu zuen Espainiako Vuelta eta orain arte horrela izan da. Urte guztietan ia, Madrilen amaitu da Unipublic-en ardurapean.
1990 urtera arte udaberrian ospatzen zen, baina geroztik Irailean ospatzen da. Vueltako azkenengo etapa, eta beraz itzuli osoaren amaiera, Madrilen egiten da, Paseo de la Castellana etorbidean.
1999 urtean Vueltak lehenengo aldiz igo zuen Angliru mendatea Asturiasen, Europan aurki daitekeen mendi porturik gogorrenetakoa.
Sailkapen orokorreko liderraren elastikoak hainbat kolore izan du historian zehar, 2010etik aurrera elastiko gorri bat izanik. Beste sailkapen txikiagoek, mendiko sariak bezala, ez dute kolore finko bat eta noizbehinka aldatu egiten dira.
Garaipen gehien dituzten txirrindulariak Roberto Heras espainiarra eta Primož Roglič esloveniarra dira, launa garaipenekin. 79 ekitalditik (2024), espainiarrek 32 alditan irabazi dute Vuelta.
Palmaresa
- 2005eko Vueltako irabazlea Roberto Heras izan bazen ere dopin kontuengatik hasiera batean garaipena kendu zitzaion eta bigarren egin zuen Denis Mentxov bihurtu zen garaile. Eztabaida luze baten ondoren Roberto Herasi itzuli zaio.
Garaipenak
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Roberto Heras | 4 | 2000, 2003, 2004, 2005 |
Tony Rominger | 3 | 1992, 1993, 1994 |
Alberto Contador | 3 | 2008, 2012, 2014 |
Primoz Roglic | 3 | 2019, 2020, 2021 |
Gustaaf Deloor | 2 | 1935, 1936 |
Julián Berrendero | 2 | 1941, 1942 |
José Manuel Fuente | 2 | 1972, 1974 |
Bernard Hinault | 2 | 1978, 1983 |
Pedro Delgado | 2 | 1985, 1989 |
Alex Zülle | 2 | 1996, 1997 |
Gainontzeko sailkapenak
Mendiko sailkapena
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
José Luis Laguía | 5 | 1981, 1982, 1983, 1985, 1986 |
José María Jiménez | 4 | 1997, 1998, 1999, 2001 |
David Moncoutié | 4 | 2008, 2009, 2010, 2011 |
Emilio Rodríguez | 3 | 1946, 1947, 1950 |
Antonio Karmany | 3 | 1960, 1961, 1962 |
Julio Jiménez | 3 | 1963, 1964, 1965 |
Andrés Oliva | 3 | 1975, 1976, 1978 |
Puntukako sailkapena
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Sean Kelly | 4 | 1980, 1985, 1986, 1988 |
Laurent Jalabert | 4 | 1994, 1995, 1996, 1997 |
Erik Zabel | 3 | 2002, 2003, 2004 |
Alejandro Valverde | 3 | 2012, 2013, 2015 |
Rik Van Looy | 2 | 1959, 1985 |
Jan Janssen | 2 | 1967, 1968 |
Uwe Raab | 2 | 1990, 1991 |
Kaden Groves | 2 | 2023, 2024
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.