Esfingomielina esfingolipidoen taldeko lipido saponifikagarria da, animalia zelulen mintz plasmatikoetan agertzen dena. Giza zeluletan esfingolipidoen %85-a osatzen du.

Thumb
Esfingomielina

Historia

Johann L.W. Thudicum kimikari alemaniarrak isolatu zuen 1880 hamarkadan[1]. Esfingomielinaren egitura 1927 urtean argitaratu zen lehen aldiz.

Egitura

Zeramidari (esfingosina + gantz azidoa) fosfato taldea lotzen zaio eta honi aminoalkohola, kolina edo etanolamina. Kate hidrofobo aseak dituenez mintz plasmatikoetan lipido mikrodomeinuak eratzen ditu. Molekula anfipatikoa da.

Biosintesia

Erretikulu endoplasmatikoaren azalean fosfatidilkolina molekula zeramida bihurtzen da[2]. Zeramida hau Golgi aparatura garraiatzen da eta bertan osatzen da esfingomielina[3]. Esfingomielina sintasa entzimak katalizatzen du azken erreakzio hau.

Garrantzi biologikoa

Neuronetako axoiak biltzen dituzten mielina zorroetan da bereziki ugaria[4]. Esfingomielinak seinalea transmititzen laguntzen du[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.