From Wikipedia, the free encyclopedia
Errico Gaetano Maria Pasquale Malatesta (Errico Malatesta bezala ezagutuagoa zena; Santa Maria Maggiore, Campania, 1853ko abenduaren 14a — Erroma, 1932ko ekainaren 22a) italiar libertario bat izan zen. Teoriagile anarkista nagusietariko bat zen, eta berarekin, anarkista klasikoen etapa ixten dela esan daiteke (Pierre-Joseph Proudhon-ekin, Mijail Bakunin-ekin, Benjamin Tucker-rekin eta Piotr Kropotkin-ekin batera).
Errico Malatesta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Maria Capua Vetere, 1853ko abenduaren 4a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1932ko uztailaren 22a) |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Erroma, 1932ko uztailaren 22a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Napoli Federiko II.a Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista, idazlea, iraultzailea, kazetaria, sindikalista eta anarkista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Lehen Internazionala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Santa Maria Maggiore-n (gaur eguneko Santa Maria Capua Vetere) 1853ko abenduaren 14an jaio zen, erdi mailako klaseko familia baten baitan. Bere aita Federico Malatesta zuen izen, eta lur-jabea izateaz gain, enpresaria zen. Bere ama, aldiz, Lazzarina Rastoin deitzen zen, eta Marseillatik (Frantziatik) Italiara etorritako dama bat zen[1].
Errico-k bera baino nagusiagoak ziren arreba bat (Emilia, 1849an jaioa) eta anai bat (Aniello, 1851ean jaioa) zituen, baita bera baino gazteagoa zen beste anai bat ere (Augusto, 1857an jaioa). Pia Eskolan ikasi zuen, eta geroago Napoles-eko unibertsitatean medikuntza ikasi zuen hiru urtez, baina graduazioa lortu gabe.
Gaztaroan Giuseppe Mazzini-ren idei errepublikarren alde egon zen. 1870ko maiatzaren 19an bere lehenengo atxiloketa pairatu zuen, hamazazpi urte zituela, Napoles-eko unibertsitateko ikasle errepublikazale talde batek antolatutako altxamendu batean. Atxiloketa hau, Malatesta-k pairatutako beste atxiloketa zerrenda luze baten lehengokoa besterik ez da izango.
1871ean, Pariseko Komunan gertatutakoaren ostean, idei errepublikanoak alde batera utzi zituen, eta anarkismora pasatu zen. Urte bera honetan, Lehen Internazionalean izena eman zuen.
1872an Suitzara bidaiatu zuen Saint-Imier-reko Kongresu Internazionalean parte hartzeko. Aldi honetan, Mijail Bakunin ezagutu zuen, etorkizunean bere irakasletzat hartuko zuena. Kongresu honen geroztik, Malatesta-k hainbat bidaia egingo ditu Europan zehar, gatazka sozialetan parte hartzeko asmoarekin. Besteak beste, Suitzatik, Espainiatik, Egiptotik, Errumaniatik, Frantziatik, Belgikatik eta Ingalaterratik bidaiatu zuen. 1885ko maiatzean, Europan pairatzen ari zen jazarpena saihesteko Argentinara ihes egitea erabakitzen du. Bertan, Argentinako okinen lehengo sindikatua sortu zuen (Erresistentzia Elkarte Kosmopolita eta Okinen Kolokazioa), proletalgoaren antolakuntza sustatu zuen, eta libertario indibidualistekin borroka ideologiko bortitzak izango ditu.
1889an Italiara itzultzen da, aldizkari eta egunkari libertarioak sortzen ibiliko den bere bizitzaren etapa luze bat hasiz. Hala nola, L’Associazione (1889an), L’Agitazione (1897an), L’Internazionale (1901ean), La Rivoluzione Sociale (1902an), Volontà (1913an), Umanità Nova (1920an) eta Pensiero e Volontà (1924an). Hauetariko azken hiruak prentsa anarkista internazional mailan oso garrantzitsuak izan ziren, lortu zuten prestigioagatik. Prentsa lanetan zebiltzan bitartean, 1891ean Alderdi Sozialista Anarkista Iraultzailea sortzen du Suitzan, eta euskal herritarroi oso gertu geratzen zaigun mitina eman zuen, Bizkaiko Meatzaldean[2][3]. Italian zazpi hilabeteko kartzela-zigorra eta etxe barruko atxiloketa ezarri ziotenean Ingalaterrara ihesetan joaten da berriro. Bertatik, Estatu Batuerara joango da. 1900ean La Habanan bizitzen egongo da, eta bertatik, New York-etik igaro ostean, Londresera lekualdatuko da. Londresen, mekanikari eta elektrikari lan egin zuen 13 urtez, mugimendu sozialen gertakarien berriez informatuta egoten saiatzen zen heinean.
1907an, Amsterdameko Kongresu Anarkista Internazionalean, anarkista indibidualisten aurka gogorki egiten du, hauekin liskarrak izanik. Urte honetan, eztabaida handia sortu zuten hainbat artikulu argitaratu zituen. Artikuluotan, sindikalismoa anarkismoaren lorpen gorentzat hartzearen ideia biziki kritikatu zuen.
1914an Alderdi Sozialista Anarkista Iraultzailearen kongresu batean parte hartu zuen, baita Saboiako Monarkiaren aurkako eta elizaren aurkako kanpai insurrekzional batean ere. Lehen Mundu Gerraren etorrerarekin, Malatesta-k gudaren aurkako oposizio aktiboa defendatu zuen, gutxiengo esplotatzaileen interesei mesede egiten zion guda fratrizida bat zela salatu zuelako. Gerrarekiko hartutako jarrera honek Kropotkin-ekin banaketa ideologiko bat sortu zuen, Kropotkin-ek Frantziaren eta Ingalaterraren alde egin behar zela uste baitzuen. Banaketa hau Kropotkin-ek argitaratutako “16en Manifestuarekin” gorpuztu zen.
1920an lantegien okupazio-bolada bat gertatu zen langileriaren esku, zeinetan Malatesta-k mugimenduaren sustatzaile lez parte hartu zuen. Mussolini Italiako estatuburu izatera heldu zenean, Malatesta-k, aurrera eramandako militantzia antifaxistagatik, etxe barruko atxiloketa zigorra pairatu zuen. Zigor honen pean, bere etxebizitzan, guztiz isolatuta eta faxismoagatik zapalduta, 1932ko ekainaren 22an zendu zen, Erroman.
Bere teoriak, aldizkari eta egunkari anarkista askotan plazaratutako artikulu ugarietan garatu zituen. Bere heriotzatik urte batzuk iragan eta gero, Vernon Richards anarkistak Malatesta-ren lan aipagarrienak hiru liburukietan bildu zituen (Entre Paysans, Anarchy eta Scritti, 1934 eta 1936 urteen bitartean argitaratuak)[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.