Errefau-aza

landare mota, azaren kultibarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Errefau-aza

Errefau-aza[1][2] (Brassica oleracea var. gongylodes) aza landare mota burugabea da, hau da, hostoek buru trinkoa eratzen ez dutena. Sukaldaritzan erabiltzen da zurtoin hanpatua jateko, azostoak bazkatzat diren bitartean.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Errefau-aza
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. gongylodes
Linnaeus, 1753
Itxi

Ezaugarriak

Jatorrizko aza landarea (Brassica oleracea) bezala, landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da. Zurtoina hanpatua du, mamitsua eta bola itxurakoa, ia lurrari atxikia. Bola hori zuria, berde argia edo morea da. Zurtoin hanpatuaren inguruan eta goialdean kiribilean jarritako hostoak daude, txandakatuak eta zertxobait horzdunak, peziolo luze batekin. Linboak kolore berde urdinxka du. lore-gara bigarren urtean agertzen da.

Zurtoinaren erraboil itxura hori hostoen txortenez inguratua Sputnik satelitearen itxura duela esaten da.

Errefau-aza gordinik zein egosita jan daiteke (ordu laurden bat baino gehiago ez). Elikagai ugari izan ohi ditu: selenioa, B bitamina, azido folikoa, C bitamina, potasioa, magnesioa eta kobrea. 24 kcal/100 g-ko energia eman ohi dute.

Erabilera

Thumb
Errefau-aza saskia merkatuan

Zurtoin hanpatuak lurrin leun eta delikatua duen barazkia da, gordinik dagoenean errefaua, gaztaina eta azaren artekoa eta egosia dagoenean arbiarena gogorarazten duena. Jan daiteke:

  • gordina, arraspatua entsaladan
  • sukaldatua, xerratan edo kuboetan moztu ondoren, hainbat modutan prestatu daitekeena: zopan, erregosian, salteatua...

Herrialde anglosaxoietan, Alemanian, Polonian, Suitzan nahiko ezaguna bada ere, ez da hala Euskal Herrian.

Sauerkraut baten moduan hartzitzea ere posible da: birrindu eta kontserba-poto batean jarri, kiloko 15g gatz duela. Ondo zanpatu eta itxi kautxuzko estalki batekin. Bi egunen ondoren, hartzidura hasi eta errefau-azak pixka bat gainezka egiten du. Hartzidura amaitzen duenean, potoa kanpotik garbitu eta biltegiratu, ondoren gordinik edo egosita jateko.

Barietate batzuk animalien bazkarako soilik erabiltzen dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.