Epoxido
Kate karbonatatu bateko elkarren ondoko bi atomo oxigeno-atomo bakar batekin lotzen diren funtzioa; eter ziklikoen izen generikoa. Epoxido funtzioa duten makromolekulak itsasgarriak egiteko erabiltzen dira bereziki From Wikipedia, the free encyclopedia
Epoxido eter ziklokoei esaten zaie hiru atomotako eraztuna osatzen dutenean[1]. Eraztunak triangelu ekilateroa osatzen du kasik eta horrek atomoen arteko loturak asko tentsionatzen ditu. Hortaz sintesi organikorako oso elektroizale egoki bihurtzen ditu[2]. Ondorioz, gainerako eterrak baino erreaktiboak dira epoiidoak eta lehengai moduan prozesu kimiko askotan baliatzen dira. Normalean, pisu molekular baxuko epoxiak likido kolorge, ez-polar eta sarritan Lurrunkorrak izaten dira.

Sarri karbono-kate baten elkarren ondoko bi atomo oxigeno-atomo bakar batekin lotzen diren funtzioari ere esaten zaio[1].

Hizkeran arruntean epoxi ere esaten zaie, epoxido batzuen polimerizazioz sortutako epoxi erretxinen izenaren isla moduan.
Epoxido ezagunenak etilen oxidoa, propilen oxidoa, epiklorohidrina eta bisfenol A diglizidil eterra dira.
Erreakzioak
Hidrolisia eta adizio nukleozalea

Alkoholak, ura, aminak, tiolak eta beste erreaktibo asko erraz izaten dituzten adizio-erreakzioak epoxidoekin. Erreakzio horiek epoxi itsasgarrien eta glikolen produkzioan garrantzia handia dute[3]. Erreakzioa ingurune azido zein basikotan gerta daiteke. Adibidez, epoxidoen hidrolisiak ingurune azidotan grikolak ematen ditu.
Polimezazioak eta oligomerizazioak
Epoxidoen polimerizazioak polieterrak sortzen ditu. Adibidez, etilen oxidoa polimerizatzen denean poli(etilen glikol)a ematen du[3].

Etilen oxidoak alkohol edo fenol batekin erreakzionatzen duenean etoxilazioa gertatzen da
- ROH + n C2H4O → R(OC2H4)nOH
Anhidridoekin epoxidoek poliesterrak sortzen dituzte[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.