From Wikipedia, the free encyclopedia
Eklipsea gertaera astronomiko bat da, objektu astronomiko bat edo espazio-ontzi bat aldi baterako iluntzen denean gertatzen dena, beste gorputz baten itzalean zehar edo haren eta behatzailearen artean beste gorputz bat pasatzean. Zeruko hiru objekturen lerrokadurari sizigia deitzen zaio[1]. Eklipsea ezkutatzearen (erabat ezkutatuta) edo iragatearen (partzialki ezkutatuta) ondorio da. "Eklipse sakona" (edo "ezkutatze sakona") gertatzen da objektu astronomiko txiki bat beste handiago baten atzean dagoenean.
Eklipse terminoa maizago erabiltzen da eguzki-eklipse bat deskribatzeko, Ilargiaren itzalak Lurraren azala zeharkatzen duenean, edo ilargi-eklipse bat, Ilargia Lurraren itzalerantz mugitzen denean. Hala ere, Lurra-Ilargia sistematik haragoko gertaerak ere aipa daitezke: adibidez, edozein sateliteren itzalak planeta baten alderdi bat iluntzen duenean, planetaren itzalak edozein satelite iluntzen duenean, edo, arraroago, satelite baten itzalak beste satelite bat itzaltzen duenean. Izar-sistema bitar batek ere eklipseak sor ditzake bere izar nagusiaren orbitaren planoa behatzailearen posizioarekin gurutzatzen bada.
Eguzki- eta ilargi-eklipseen kasu berezietan, eklipse-sasoi bakar batean gertatzen dira eklipseak: Lurrak Eguzkiaren inguruan duen orbitaren planoa Ilargiaren orbitak Lurraren inguruan duen orbitaren planoarekin gurutzatzen den urte bakoitzeko bi unetan, eta elkargune-planoek definitutako lerroa Eguzkitik hurbil dagoela adierazten duen unean. Eguzki-eklipse mota (osoa, eraztun-itxurakoa, hibridoa edo partziala) Eguzkiaren eta Ilargiaren itxurazko tamainaren araberakoa da. Lurraren orbita Eguzkiaren inguruan eta Ilargiaren orbita Lurraren inguruan plano berean baleude, eklipseak gertatuko lirateke hilero. Ilargi bete bakoitzean ilargi-eklipse bat egongo litzateke, eta eguzki-eklipse bat ilargi berri bakoitzean. Eta bi orbitak guztiz zirkularrak balira, eguzki-eklipse bakoitza mota berekoa izango litzateke hilero. Ezberdintasun ez-planarrak eta ez-zirkularrak direla eta, eklipseak ez dira gertaera arrunta. Ilargi-eklipseak Lurraren gaueko erditik ikus daitezke. Baina eguzki-eklipseak, batez ere Lurraren azaleko puntu jakin batean gertatzen diren eklipse osoak, oso gutxitan gertatzen dira, eta hamarkada asko igaro daitezke batetik bestera.
Eklipse hitza antzinako Grezieratik dator, ἔκλειψις (ékleipsis). Hitzak "bertan behera uzte", "erortze" edo "zeruko objektu baten iluntze" esan nahi du. ἐκλείπω (ekleípō) hitzetik eratortzen da, "abandonatzea", "iluntzea", "izateari uztea"[2] eta hau, era berean ἐκ- (ek-) aurrizkitik, "kanpoan" eta λείπω (leípō), "ez egotea" hitzetik dator[3].
Espazioan edozein motatako bi objektutarako, lerro bat zabaldu daiteke lehenengotik bigarrenetik. Bigarren objektuak lehenengoak igorritako argiaren zati bat blokeatuko du, eta itzal-eremu bat sortuko du lerroaren ardatzaren inguruan. Normalean, objektu horiek beren artean mugitzen dira eta beren ingurunearekiko, eta, beraz, ondoriozko itzalak espazioaren eskualde bat garbituko du, denbora-tarte jakin batean eskualdeko leku jakin batetik bakarrik pasatuz. Leku horretatik ikusita, itzal-fenomeno horri eklipse deritzo.
Normalean, eklipse astronomiko batean parte hartzen duten objektuen zeharkako sekzioak disko-forma izaten du. Eklipse batean objektu baten itzal-eremua hiru zatitan banatzen da[4]:
Eguzki-oso bat gertatzen da behatzailea unbraren barnean dagoenean, eklipse anular bat behatzailea antunbran dagoenean eta eklipse partzial bat behatzailea penunbran dagoenean. Ilargi-eklpise batean, unbra eta penunbra soilik daukate eragina, Eguzkia-Lurra sistemaren antunbra Ilargiaren orbita baino askoz urrunago baitago. Bestela esanda, Lurraren itxurazko diametroa Ilargitik ikusia Eguzkia baino lau aldiz handiagoa da eta, beraz, ezin du eklipse anularrik sortu. Beste eklipse batzuk ezaugarritzeko termino berberak erabil daitezke, adibidez Deimosen antunbra Marten, edo Phobos Marteren penunbran sartzen.
Unbrak osatzen duen objektuaren diskoak lehen aldiz kontaktatzen duenean ilunduko duen objektua, edo, bestela esanda, lehen aldiz objektuak estaltzen duenean argi-iturria, lehen kontaktua esaten zaio; Bigarren kontaktu izena ematen zaio objektuak osorik argi-iturriaren barnean dagoenean; hirugarren kontaktua esaten zaio objektua argi-iturritik aldetzen hasten denean; laugarren eta azken kontaktua objektua argi-iturriaren aurretik guztiz atera denean esaten da.
Gorputz esferiko bat badugu, ezkutatzen den objektua izarra baino txikiagoa denean, unbraren kono itxurako itzalaren luzera (L) honako formularekin kalkula daiteke:
non Rs den izarraren erradioa, Ro den ezkutatzen duen objektuaren erradioa, eta den ezkutatzen duen objektuaren eta izarraren arteko distantzia. Lurrarentzat, bataz beste L 1,384 x 106 kilometro dira, Ilargiaren ardatzerdia baino askoz handiagoa, 3,844 x 10 5. Horregatik Ilargiaren unbrak guztiz estal dezake Ilargia ilargi-eklipse batean[5]. Ezkutatzen duen objektuak atmosfera badu, hala ere, izarraren argitasun pixka bat errefraktatu daiteke unbraren barruan. Horrela, ilargi-eklipsea dagoenean Lurrak argi gorrixka oso ahul bat sortzen du, Ilargia argitzen duena.
Eklipse-ziklo bat gertatzen da serie bateko eklipseak denbora-tarte jakin batez bereizita daudenean. Hori gertatzen da gorputzen mugimendu orbitalek errepikatzen diren patroi harmonikoak eratzen dituztenean. Kasu berezi bat sarosa da: eguzki-eklipse bat edo ilargi-eklipse bat errepikatzea eragiten du 6.585,3 egunean behin, 18 urte pasatxo. Egun kopuru osoa ez denez, hurrengo eklipseak munduko hainbat tokitatik ikusi ahal izango dira[6]. Saros batean, 239,0 periodo anomalo, 241,0 periodo sideral, 242,0 nodo-periodo eta 223,0 periodo sinodiko daude. Nahiz eta Ilargiaren orbitak ez duen zenbaki oso zehatzik ematen, ziklo orbitalen zenbakiak zenbaki osoetara hurbiltzen dira, 18,03 urteko tarteetan banatutako eklipseekiko antzekotasun handia lortzeko adina.
Eguzkia, Lurra eta Ilargia espazioan dauden esferak dira hirurak: bata (Eguzkia) finkoa da[oh 1] eta besteak (Lurra eta Ilargia) haren orbitan higitzen dira. Eguzkiak, Lurrak eta Ilargiak parte hartzen duten eklipsea ia lerro zuzenean daudenean bakarrik gerta daiteke, eta, hala, bata bestearen atzean ezkutatzen da, hirugarrenetik ikusita. Ilargiaren plano orbitala Lurraren plano orbitalarekiko (ekliptikarekiko) inklinatuta dagoenez[7], Ilargia bi plano horien (nodoak) elkargunetik gertu dagoenean bakarrik gerta daitezke eklipseak. Eguzkia, Lurra eta nodoak urtean bitan lerrokatzen dira (eklipse-urtaro batean), eta eklipseak bi bat hilabetez gerta daitezke, egun horien inguruan. Urte natural batean lau edo zazpi eklipse izan daitezke, eta eklipse-ziklo batzuen arabera errepikatzen dira, hala nola saros bat.
1901 eta 2100 artean zazpi eklipseko urteak izan dira[8]:
Penunbrako eklipseak kenduta, honako urteetan izan dira zazpi eklipse[9]: 1591, 1656, 1787, 1805, 1918, 1935, 1982, and 2094.
Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da eguzki-eklipsea, eta, hala, Eguzkiaren ikuspegia ezkutatzen da Lurraren zati txiki batetik, osorik edo partzialki. Lerrokatze hori sei hilean behin gertatzen da, gutxi gorabehera, eklipseak ilargi berriko fasean dauden bitartean, Ilargiaren plano orbitala Lurraren orbitaren planotik gertuago dagoenean. Eklipse osoan, Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkiaren diskoa. Eklipse partzialetan eta anularretan, Eguzkiaren zati bat baino ez da ezkutatzen. Ilargi-eklipse bat ez bezala (Lurraren gaueko edozein tokitatik ikus daiteke), eguzki-eklipsea munduko eremu txiki samar batetik bakarrik ikus daiteke. Horregatik, nahiz eta eguzki-eklipse osoak Lurreko tokiren batean gertatzen diren batez beste 18 hilabetean behin, leku jakin batean bakarrik errepikatzen dira 360–410 urtean behin.
Ilargia orbita guztiz zirkularrean eta Lurraren plano orbital berean balego, eguzki-eklipse osoak egongo lirateke hilean behin, ilargi berri bakoitzean. Ilargiaren orbita Lurraren orbitarekiko 5 gradu inguru okertuta dagoenez, haren itzala ez da Lurrera iristen. Beraz, eguzki-eklipseak (eta ilargi-eklipseak) eklipse-urtaroetan baino ez dira gertatzen, eta, horren ondorioz, urtean gutxienez bi eguzki-eklipse eta gehienez bost eguzki-eklipse gertatzen dira; horietatik bi baino gehiago ez dira osoak izango. Eklipse osoak arraroagoak dira, lerrokadura zehatzagoa behar dutelako Eguzkiaren eta Ilargiaren erdiguneen artean, eta Ilargiaren itxurazko tamaina, batzuetan, txikiegia delako Eguzkia erabat estaltzeko.
Eguzki-eklipseak nahiko gertaera laburrak dira, eta ibilbide labur samarrean bakarrik ikus daitezke. Egoera onenetan, eguzki-eklipse osoak 7 minutu eta 31 segundo iraun dezake, eta 250 km zabal arteko ibilbidean zehar ikusi ahal izango da. Baina eklipse partziala ikus daitekeen eremua askoz handiagoa da. Ilargiaren itzala ekialderantz abiatuko da, 1.700 km/h-ko abiaduran, Lurraren gainazalarekin gurutzatzen ez den arte.
Ilargiak Lurraren itzala zeharkatzen duenean gertatzen dira ilargi-eklipseak. Ilargi betea dagoenean bakarrik gertatzen da hori[7], Ilargia Lurrarekiko Eguzkitik urrunen dagoen aldean dagoenean. Eguzki-eklipse batek ez bezala, ilargi-eklipse bat ia hemisferio oso batetik ikus daiteke. Horregatik, askoz ohikoagoa da leku jakin batetik ilargi-eklipsea ikustea. Ilargi-eklipse batek denbora gehiago irauten du, zenbait ordu, eta osotasunak 30 minutu eta ordubete baino gehiago irauten du.
Hiru ilargi-eklipse mota daude: penunbrala, Ilargiak Lurraren penunbra bakarrik zeharkatzen duenean; partziala, Ilargiak Lurraren unbra partzialki zeharkatzen duenean; eta osoa, Ilargiak Lurraren unbra erabat zeharkatzen duenean. Ilargi-eklipse osoek hiru faseak zeharkatzen dituzte. Hala ere, ilargi-eklipse osoan ere, Ilargia ez dago erabat ilun. Lurraren atmosferan errefraktatutako eguzki-argia unbran sartzen da, eta argi ahula ematen du. Ilunabarrean bezala, atmosferak intentsitate handiagoz sakabanatzen du argia uhin-luzera laburragoekin, eta, beraz, Ilargia argi errefraktatuaren bidez argiztatzeak tonalitate gorrixka du. Horregatik, "odol-ilargia" esaldia maiz egoten da eklipseak erregistratzen direnetik ilargi-gertaera horien deskribapenetan.
Eguzki-eklipseak antzinatik erregistratu dira. Eklipseen datak erregistro historikoak kronologikoki datatzeko erabil daitezke. Buztin-ohol siriar batek, Kristo aurreko 1223ko martxoaren 5ean gertatutako eguzki-eklipse bat erregistratu zuen[10]. Paul Griffinek, berriz, dio Irlandako harri batek K.a. 3340. urteko azaroaren 30ean eklipse bat erregistratu zuela[11]. Garai klasikoko astronomoek eklipseen erregistro babiloniarrak modu koherentean eta zehaztasun handiz erabili zituzten, K.a. XIII. mendetik aurrera[12]. Eguzki-eklipseen erregistro historiko txinatarrak duela 3.000 urte baino gehiago hasi ziren, eta Lurraren biraketa-abiaduran izandako aldaketak neurtzeko erabili dira[13].
Eklipseei buruzko azalpen zientifikoa eman zuen lehen pertsona Anaxagoras izan zen[14]. Anaxagorasek esan zuen Ilargiak distira egiten duela Eguzkitik islatzen duen argiaren ondorioz[15].
K.o. V. mendean, Aryabhatak zientifikoki azaldu zituen eguzki- eta ilargi-eklipseak, Aryabhatiya tratatuan[16]. Aryabhatak dio Ilargiak eta planetek distira egiten dutela islatutako eguzki-argiagatik, eta Lurrak proiektatutako itzalen bidez azaltzen ditu eklipseak, eta haren gainera erortzen direla. Aryabhatak eklipsearen zati eklipsatuaren kalkulua eta tamaina eman zituen. Indiako kalkuluak hain ziren zehatzak, ezen XVIII. mendeko zientzialari frantziarrak, Guillaume Le Gentilek, Puducherryra (India) egindako bisita batean, egiaztatu zuen 1765eko abuztuaren 30eko ilargi-eklipsearen iraupenari buruzko indiarren kalkuluak 41 segundotan baino ez zirela erratu; Le Gentil-en grafikoak, berriz, 68 segundoko akatsa zuten.
XVII. mendean, Europako astronomoek Ilargi- eta Eguzki-eklipseak nola gertatzen ziren azaltzen zuten diagramak zituzten liburuak argitaratu zituzten. Informazio hori publiko zabalago baten artean zabaltzeko eta eklipseen ondorioen beldurra murrizteko, liburu-saltzaileek gertatutakoa azaltzeko liburuxkak inprimatu zituzten, zientzia edo astrologia erabiliz[17].
Eklipseak ondo ulertu aurretik, itxuraz azalpenik ez zuten gertaera horien inguruko konnotazio beldurgarriagoa zegoen. XVII. mendea baino lehen, eklipseen inguruan nahasmen handia zegoen, ez baitziren zehatz-mehatz edo zientifikoki deskribatzen Johannes Keplerrek XVII. mendearen hasieran eklipseen azalpen zientifikoa eman zuen arte[18]. Normalean, mitologian, eklipseak Eguzkiaren eta indar gaiztoen edo iluntasunaren espirituen arteko bataila espiritualaren aldaketa gisa ulertzen ziren[19]. Eguzkia desagertu egingo zela zirudien fenomenoa oso ikuspegi beldurgarria zen eklipseen zientzia ulertzen ez zutenentzat, baita jainko mitologikoen ideian oinarritzen eta sinesten zutenentzat ere.
Antzinako erlijio askok jainkozkotzat hartzen zuten Eguzkia, eta batzuek, eklipseetan, espiritu gaiztoek ilundutako Eguzkia ere ikusten zuten[20]. Zehazki, Eskandinaviar mitologian uste da Fenrir izeneko otso bat dagoela, Eguzkiaren atzetik etengabe dabilena, eta uste da eklipseak otsoak Eguzki jainkotiarra jaten duenean gertatzen direla[21]. Iparraldeko beste tribu batzuek uste dute Sköll eta Hati izeneko bi otso daudela Eguzkiaren eta Ilargiaren atzetik, Sol eta Mani izenez ezagutzen direnak, eta uste dute eklipsea gertatuko dela otsoetako bat Eguzkia edo Ilargia jaten direnean[22]. Beste behin ere, azalpen mitiko hori oso iturri arrunta zen garaiko jende gehienarentzat, Eguzkia jainkoaren edo jainkoaren botere halako bat zela uste baitzuen; izan ere, eklipseen azalpen ezagunak maiz ikusten ziren, hain preziatua zen jainkoaren erorketa bezala. Era berean, eklipseen beste azalpen mitologiko batzuek egunez zerua estaltzen duen iluntasunaren fenomenoa deskribatzen dute, Eguzkiaren eta Ilargiaren jainkoen arteko gerra gisa.
Mitologia gehienetan eta zenbait erlijiotan, eklipseak jainkoak haserre zeudela eta arriskua laster iritsiko zela adierazten zuten, eta, beraz, jendeak haien ekintzak aldatu egiten zituen jainkoak haserretzeko ahaleginean. Erlijio hinduan, adibidez, jendeak ereserki erlijiosoak kantatzen ditu eklipsearen espiritu gaiztoetatik babesteko, eta erlijio hinduko pertsona askok ez dute jaten eklipse batean, espiritu gaiztoen ondorioak saihesteko. Indian bizi diren hinduak ere Ganges ibaian garbitzen dira, izpiritualki garbitzen dituela uste baita, eklipse baten ondoren espiritu txarrak kentzeko. Judaismoan eta kristautasun primitiboan, eklipseak Jainkoaren seinaletzat hartzen ziren, eta eklipse batzuk Jainkoaren handitasunaren erakusgarri gisa ikusten ziren, baita bizitzaren eta heriotzaren zikloen seinale gisa ere. Hala ere, eklipse deigarrienak, hala nola odol-ilargia, jainkoaren seinale bat ziren, Jainkoak etsaiak berehala suntsituko zituela adierazten zuena[23].
Gasezko planeta erraldoiek ilargi asko dituzte, eta, beraz, eklipseak maiz izaten dituzte. Deigarriena Jupiterrena da, lau ilargi handi eta makurdura axial txikia baititu. Horregatik, eklipseak maizago gertatzen dira gorputz horiek planeta nagusiaren itzala zeharkatzen dutenean. Iragateak maiztasun berarekin gertatzen dira. Ilargi handiak ikusten dira Jupiterreko hodeien gailurren gainean itzal zirkularrak proiektatuz.
Jupiterreko Galileoren ilargien eklipseak zehatz-mehatz iragarri ahal izan ziren haien elementu orbitalak ezagutu ondoren. 1670eko hamarkadan, fenomeno horiek espero baino 17 minutu geroago gertatzen zirela ikusi zen, Jupiter Eguzkitik urrunen zegoen aldean zegoenean. Ole Rømerrek ondorioztatu zuen atzerapena argia Jupiterretik Lurrera joateko behar zen denborari zor zaiola. Horrek argiaren abiaduraren lehen zenbatespena egiteko balio izan zion[24]. Metodo berbera erabilita longitudea aurkitzeko bideak proposatu zituen Galileo Galileik, jobilabio izeneko tresna bat barne. Longitude estandar batean (Greenwich, adibidez) eklipse bat zer ordutan behatuko zen jakinda, ordu-diferentzia kalkula zitekeen, eklipsearen tokiko ordua zehaztasunez behatuz. Ordu-diferentziak behatzailearen longitudea ematen du, diferentzia-ordu bakoitza 15º-koa baita Lurraren ekuatorearen inguruan. Teknika hori, adibidez, Giovanni D. Cassinik erabili zuen 1679an Frantzia berriro kartografiatzeko[24][25][26].
Beste hiru gasezko-erraldoietan (Saturno, Urano eta Neptuno), eklipseak planetaren orbitaren aldi jakin batzuetan baino ez dira gertatzen, ilargiaren orbiten eta planetaren plano orbitalaren arteko inklinazio handiagoa dutelako. Titan ilargiak, adibidez, Saturnoren plano ekuatorialarekiko 1,6° inguruko plano orbitala du. Baina Saturnok ia 27º-ko inklinazio axiala du. Titanen orbitak Eguzkiaren ikusmen-lerroa Saturnoren orbitako bi puntutan baino ez du zeharkatzen. Saturnoren periodo orbitala 29,7 urtekoa denez, eklipse bakarra egon daiteke 15 urtean behin, gutxi gorabehera.
Marten, eguzki-eklipse partzialak (iragateak) baino ez dira posible, ilargi bat bera ere ez baita behar bezain handia, bakoitza bere erradio orbitalean, planetaren gainazaletik ikusitako eguzki-diskoa estaltzeko adinakoa. Ilargien eklipseak Martetik ez dira posible soilik, ohikoak baizik, eta horietako ehunka izaten dira urtero. Gutxitan, Phobosek eklipsatuko du Deimos[27]. Marteren gainazaletik eta haren orbitatik atera dira argazkiak Marteren eklipseetan.
Plutonen ilargia proportzionalki handiagoa da, eta eklipse ugari ere gertatzen dira. 1985 eta 1990 bitartean, eklipse batzuk gertatu ziren[28]. Eguneroko gertaera horiei esker, bi objektuen parametro fisikoen lehen neurketa zehatzak egin ahal izan ziren[29].
Merkurioren eta Artizarraren eklipseak ezinezkoa dira, ilargirik ez baitute. Hala ere, Lurretik ikusita, ikusi da biak Eguzkiaren aurretik igarotzen direla. Mende bakoitzean, batez beste, Merkurio 13 aldiz iragaten da Eguzkiaren aurretik. Artizarraren iragateak binaka gertatzen dira zortzi urteko tartean, baina gertaera pare bakoitza mende bakoitzean behin baino gutxiagotan gertatzen da[30]. NASAren arabera, Artizarraren hurrengo igarotze-momentua 2117ko abenduaren 10ean eta 2125eko abenduaren 8an izango da. Merkurioren iragateak askoz maizago gertatzen dira[31].
Izar-sistema bitarra masa komunaren zentroaren inguruan orbitatzen duten bi izarrek osatzen dute. Bi izarren mugimenduak plano orbital komun batean daude espazioan. Plano hori behatzaile baten posizioarekin oso lerrokatuta dagoenean, izarrak bata bestearen parean ikus daitezke. Emaitza izar-sistema aldakor estrintseko bat da, eklipsatzaile bitarra izenekoa.
Sistema bitar eklipsatzaile baten gehienezko argitasuna banakako izarren argitasunaren ekarpenen batura da. Izar bat bestearen aurretik pasatzen denean, sistemaren argitasuna txikitu egiten da. Argitasuna normaltasunera itzultzen da bi izarrek lerrokatuta egoteari uzten diotenean.
Aurkitu zen lehen sistema bitar eklipsatzailea Algol izan zen, Perseus konstelazioko izar-sistema bat. Normalean, izar-sistema horrek 2,1eko ikus-magnitudea izaten du. Hala ere, 2.867 egunean behin eklipse bat gertatzen da, non magnitudea 3,4ra jaitsiko zaio bederatzi orduz baino gehiagoz. Bikotekiderik ahulena izar distiratsuenaren aurretik pasatzen delako gertatzen da hori[32]. John Goodrickek 1783an sartu zuen zer den gorputz eklipsatzaile batek argitasun-aldaketa horiek eragiten zituela[33].
Article | Eguna | Puntu zentrala | Saros zikloa | irudia |
---|---|---|---|---|
2025eko irailaren 21eko eguzki eklipsea | 2025-09-21 | 60.9°S 153.5°E | Solar Saros 154 | |
2026ko abuztuaren 12ko eguzki eklipsea | 2026-08-12 | 65.2167°N 25.2267°W 65.2°N 25.2°W |
Solar Saros 126 | |
2027ko otsailaren 6ko eguzki eklipsea | 2027-02-06 | 31.05°S 48.083°W 31.3°S 48.5°W |
Solar Saros 131 | |
2027ko abuztuaren 2ko eguzki eklipsea | 2027-08-02 | 25.083°N 33.033°E 25.5°N 33.2°E |
Solar Saros 136 | |
2028ko urtarrilaren 26ko eguzki eklipsea | 2028-01-26 | 3°N 51.083°W 3°N 51.5°W |
Solar Saros 141 | |
solar eclipse of January 14, 2029 | 2029-01-14 | 63.7°N 114.2°W | Solar Saros 151 | |
solar eclipse of June 12, 2029 | 2029-06-12 | 66.8°N 66.2°W | Solar Saros 118 | |
solar eclipse of July 11, 2029 | 2029-07-11 | 64.3°S 85.6°W | Solar Saros 156 |
Article | Eguna | Saros zikloa | irudia |
---|---|---|---|
March 2025 lunar eclipse | 2025-03-14 | Lunar Saros 123 | |
September 2025 lunar eclipse | 2025-09-07 | ||
March 2026 lunar eclipse | 2026-03-03 | Lunar Saros 133 | |
August 2026 lunar eclipse | 2026-08-28 | Lunar Saros 138 | |
February 2027 lunar eclipse | 2027-02-20 | Lunar Saros 143 | |
July 2027 lunar eclipse | 2027-07-18 | Lunar Saros 110 | |
August 2027 lunar eclipse | 2027-08-17 | Lunar Saros 148 | |
January 2028 lunar eclipse | 2028-01-12 | Lunar Saros 115 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.