Dougga
aintzinako Erromako hiria, Gizateriaren Ondare From Wikipedia, the free encyclopedia
aintzinako Erromako hiria, Gizateriaren Ondare From Wikipedia, the free encyclopedia
Dougga edo Thugga (amazigeraz: Dugga, Tugga; arabieraz: دقة) antzinaroko hiri punikoa da, egungo iparraldeko Tunisian zegoena. Numidiar, erromatar eta bizantziar aztarnak ditu. Bere mausoleo puniko eta bere erromatar antzerki eraikin nabarmenenak dira. 1997an UNESCOk bere aztarnategia Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Dougga / Thugga1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii |
Erreferentzia | 794 |
Kokalekua | Tunisia |
Eskualdea2 | Estatu arabiarrak |
Koordenatuak | 36°25′20″N 9°13′6″E |
Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Dougga gaur egungo Téboursouk hiritik gertu dago, 4'6 kilometro hego-mendebaldera[1].
Antzinaroko trikuharriak aurkitu diren arren, hiria K.a. VI mendean sortu zela uste da[2]. Historiagile batzuen ustetan Agatokles Sirakusakoak K.a. IV mendean konkistaturiko Tokaï hiria da (antzingrekeraz Τοκαί). Edozein kasutan ere antzinatik giza asentamendu garrantzitsua izan zen.
Hiri numidiarra egon zen tokitik gertu erromatarrek hiri berria eraiki zuten. Hiri numidiar hartan Masinissaren tenplua eraiki zuten K.a. 139 urtean eta badirudi foruma izan bazela erromatar kolonoak iritsi aurretik.
Erromatarrek eremua konkistatu zutenean Dougga hiriari civitas estatusa eman zioten[3]. Zesar Augusto enperadoreen garaian Kartagoko kolonia ezarri zen eta Dougga hiriarentzat garai zailak etorri ziren, bi mendetan zehar hiria bitan banatu baitzen, civitas eta pagus. 205 urtean Septimio Severoren garaian komunitate biek bat egin zuten eta municipium bakarra eratu zen. III mendean "erromatar kolonia" titulua jaso zuen eta izen berria hartu zuen; Colonia Licinia Septimia Aurelia Alexandriana Thuggensis. Hasiera batean aberastasuna ekarri bazuen ere IV mendean hiriaren gainbehera iritsi zen.
Liberren omenezko tenpluaren oinarrietan aurkitu den eraikina da[4].
K.o. II edo III mendeko eraikina da, forumaren alboan dagoena, garaiko monumentu publiko nagusien artean. Douggan aurkituriko etxe pribatu handiena da. Bi solairu zituen baina goiko solairua dagoeneko ez da existitzen. Trifolium izena hirusta itxurako gela batek ematen dio[4].
K.o. I mendean eraiki zuten eta 35'5 x 28 metrotako errektangulua da. Arkuek inguratzen zuten eta dendak zituen bi aldetan. Atari bat zeukan iparraldean eta exedra bat hegoaldean[5]. Exedran merkurioren estatua bat egon zela pentsatzen da. Merkatua erabat desegin zuten gotorleku bizantziarra eraikitzeko.
Licinii familiak eman zizkion hiriari III mendean. Neguko bainuak ziren. Gaur egun oraindik jatorrizko hormak mantentzen dira.
Atebanen mausoleoa numidiar arkitekturaren adibide bakanetakoa da. K.a II mendean eraiki zen hilobiak 21 metrotako altuera du.
Douggan bi garaipen arku daude, bata Septimio Severorena, oso kalteturik aurkitzen dena, eta bestea Alexandro Severo enperadorearen omenezkoa. Biak ala biak III mendean eraikiak[4]. Hirugarren arku bat izan zela ere jakina da, baina gaur egun ez da aztarnarik ere aurkitzen.
Teatroa, anfiteatroa, zirkua eta auditoriuma zeuden Douggan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.