From Wikipedia, the free encyclopedia
Dorothy Leigh Sayers (Oxford, 1893ko ekainaren 13a – Witham, 1957ko abenduaren 17a), Erresuma Batuko emakume idazle eta itzultzaile ospetsua izan zen. Hizkuntza klasikoak zein garaikideak ikasi zituen. Dante Alighieriren obran espezialista izan zen. Batez ere bere eleberri eta ipuin poliziakoei esker ezagutzen da. Kristaua izan zen.[1]
Dorothy L. Sayers | |||
---|---|---|---|
1949 - 1957 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Dorothy Leigh Sayers | ||
Jaiotza | Oxford, 1893ko ekainaren 13a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) | ||
Heriotza | Witham eta Essex, 1957ko abenduaren 17a (64 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: tronbosi koronarioa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Mac Fleming (en) (1926ko apirilaren 13a - 1950eko ekainaren 9a) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Christ Church Cathedral School (en) Godolphin School (en) Somerville College (1912 - | ||
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa italiera latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, antzerkigilea, saiakeragilea, poeta, copywriter (en) , editorea, ipuingilea eta filologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Blackwell UK (en) S. H. Benson (en) (1922 - 1931) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Influentziak | Dante Alighieri, Gilbert Keith Chesterton, Thomas Traherne (en) , William Wordsworth, Wilkie Collins, Arthur Conan Doyle eta Ronald Knox | ||
Kidetza | Detection Club (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | anglikanismoa | ||
Sayers, alaba bakarra, 1893an Oxforden jaio zen. Aita, Henry Sayers agurgarria, Christ Church elizaren tituluduna eta Choir School-aren zuzendaria zen. Horri esker Dorothyk kultura klasikoa gaztetik ezagutu zuen: sei urtekin latina ikasten hasi zen. 1912an, Dorothyk Somerville Collegen beka bat hizkuntzak eta Erdi Aroko literatura ikasteko eskuratu zuen. 1915ean ohorezko matrikularekin ikasketak burutu zituen; une hartan emakumeek ezin zuten unibertsitate tituluak izan eta urte batzuk itxaron behar izan zuen berea eskuratzeko. Sayersek feminismoaren ikuspuntuak defenditzen zituen.
1916an bere lehen liburu argitaratu zuen, poesia lan bat (Opus I). Lehen Mundu Gerra hasi aurretik Normandian lan egin zuen. 29 urte zituelarik, Sayers John Cournos eleberrigilearekin maitemindu zen baina harremana gaizki bukatu zuen. Maitasun galdua gainditzeko Bill White hasi zen eta haurdun gelditu zen. White haserretu zen eta Sayersek haurra ezkutuan erditu zuen. Semea, John Anthony, 1924ko urtarrilaren 3an jaio zen. Bere bi senide, Amy eta Ivy Shrimpton bizitza ateratzeko utzitako haurrak jasotzen zituzten eta Dorothyk semea haien eskuetan utzi zuen. 1922tik 1931ra S. H. Benson's publizitate agentzian lan egin zuen.
1926an Dorothy Oswald Arthur "Mac" Fleming kazetari eskoziarrarekin ezkondu zen. Ordurako detektibeei buruzko lehenengo bi liburu plazaratuta zituen. "Mac"ek dibortziatu zegoen eta bi seme zituen. Familia berriaren lehenengo urteak onak izan ziren; Macek ere Dorothyren semea onartu zuen baina inoiz ez zen beraiekin bizi. Zoritxarrez egoera okertu zen: senarrak osasun txarra zuen batez ere Lehen Mundu Gerran borrokatu izanagatik.
Sayers C.S. Lewisen adiskidea zen eta harekin Inklings taldearen bilera batzuetara joan zen; modu batez, taldeko emakume bakarra izan zen. Beste idazleekin ere harremanak izan zituen: T. S. Eliot, Agatha Christie, G. K. Chesterton.
Mac Fleming 1950ean hil zen, John Anthony Fleming 1984an, 60 urte zituelarik años, eta Dorothy L. Sayers, 1957an, iktus baten ondorioz, 64 urte zituelarik.[2][3]
Bere lanek oihartzun handia izan zuten. John Gilroy publizitate-eragilearekin batera "The Mustard Club" for Colman's Mustard eta Guinnessen "Zoo" sortu zituen. Horietako batzuk oraindiki-orain erabiltzen dira, esaterako Guinnnessen iragarkietan agertzen den tukan ospetsua; azken honeki batera Sayersek lema hau sortu zuen:
« | If he can say as you can Guinness is good for you, How grand to be a Toucan Just think what Toucan do. |
» |
Bi bilduma argitaratu dira. Barbara Reynolds-ek prestatu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.