From Wikipedia, the free encyclopedia
Dolor y gloria 2019ko Pedro Almodóvar espainiar zinema zuzendariaren drama film bat da. Antonio Banderas, Asier Etxeandia, Penélope Cruz, Julieta Serrano eta Leonardo Sbaraglia aktoreek antzeztu zuten.
Almodóvarrek film oso autobiografikoa egin zuen berriro ere, La ley del deseo edota La mala educación-ekin egin zuen bezala. Izan ere, protagonista zinema zuzendari bat da; bere ibilbide artistikoaren amaieran dago, eta oroitzapenekin borrokan bizi da. Almodovarren alter ego-a haren ibilbideari estuki lotuta dagoen aktore batek egin zuen: Antonio Banderasek.[1]
2019ko Cannesko Zinemaldian Gizonezko Interpretazio Onenaren Saria (Antonio Banderas) irabazi zuen.[2]
Salvador Mallo gainbeheran dagoen zinema zuzendari txalotu bat da. Bere oroitzapenek 1960ko hamarkadan gurasoekin batera Paternako herri valentziarrean bizi izan zuen haurtzarora eramaten dute, bere lehen amodioetara, bere lehen maiteminera, amarengana, hilkortasunera, 1980ko hamarkadan Madrilen gizon heldu bezala izan zuen lehen amodio erlaziora, erlazio bizi hau hautsi zenean izan zuen minera, zinemagintzaren aurkikuntza goiztiarrera, eta filmatzen jarraitu ezinaren hutsunera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.