Antonio Banderas

aktore espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Antonio Banderas

José Antonio Domínguez Banderas, ezagunagoa Antonio Banderas izenaz (Málaga, 1960ko abuztuaren 10a - ), andaluziar aktore eta zinema zuzendari bat da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Antonio Banderas
Thumb
(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antonio Domínguez Banderas
JaiotzaMálaga, 1960ko abuztuaren 10a (64 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMálaga
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJosé Domínguez Prieto
AmaAna Banderas Gallego
Ezkontidea(k)Ana Leza  (1987ko uztailaren 27a -  1996ko apirila)
Melanie Griffith  (1996ko maiatzaren 14a -  2014)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEscuela Superior de Arte Dramático de Málaga (en)
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema ekoizlea, zinema aktorea, film-zuzendaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Espainia
Jasotako sariak
KidetzaSAG-AFTRA (en)
Musika instrumentuaahotsa

Allocine: 6226 TV.com: people/antonio-banderas IBDB: 95453
Twitter: antoniobanderas Last fm: Antonio+Banderas
Itxi

2008an Donostiako Zinemaldian urtero eman ohi den Donostia Saria jaso zuen.

Biografia

José Antonio Domínguez Banderas aktore eta zinema zuzendari da. Golden Globe, Tony eta Emmy sarietarako izendatzen duten lehen aktore espainiarra da.

Madrilen hasiera

Gaztetatik aktore izan nahi zuen eta ARA antzerki-eskolan (Málaga) hasi zen lanean. 19 urterekin Madrilera joan zen hiri hartako mugimenduaren garaian eta han antzerki txikietan parte hartu zuen, Pedro Almodovarrekin lan egin arte. Harekin Goya sariak irabazteko bi aldiz izendatuta egon zen. Matador eta ¡Átame! filmengatik.

Hollywood

Madonnaren bideoklip bati esker ospetsuagoa izatea lortu zuen. 1992an Hollywooden debutatu zuen Los reyes del mambo filmarekin. Garai horretan ingelesez ez zekienez, testuak fonetikaz ikasi behar izan zituen. Philadelphia filmean Tom Hanksekin lan egin zuen: hari esker, bi Oskar irabazi zituen eta Hollywooden geratu zen beste batzuk egiteko. Harrezkero, Tom Cruise, Brad Pitt, Jeremy Irons, Meryl Streep, Glenn Close, Winona Ryder bezalako aktore ospetsuekin lan egin du. 1999an Crazy in Alabama zuzendu zuen eta geroago Summer Rain Malagan. 2005ean Malagako seme kutuna izendatu zuten.

Melanie Griffithekin harremana

1988an, Ana Lezarekin ezkondu zen. Two Much filmean Melanie Griffith ezagutu zuen, ezkonduta zegoen bitartean. Haien artean harremana sortu zen eta 1996an lehen emazteaz dibortziatu zen. Gaur egun Melanie Griffitheekin ezkonduta dago eta alaba bat daukate, Stella del Carmen deritzona.

Aste Santua Malagan

Urtero bere familiarekin Malagara joaten da, Aste Santua pasatzera. "San Juan" kofradiako bazkidea da eta Malkoen Amaren tronuko maiordomo da. Las lágrimas de San Juan martxa hitza sortu du: martxa ereserki bihurtu eta prozesioaren ibilbidean abesten da. Ostegun Santuko gau guztietan Itxaroko Ama sorbaldan eramaten du. Malagako kofradia elkarteak 2011ko pregoilari izendatu zuten.

Filmografia

Thumb
Antonio Banderas aktorea 2009ko Donostiako zinemaldian.
Thumb
Antonio Banderas aktorea 2007an.
Thumb
Antonio Banderas eta Salma Hayek aktoreak 2011an.

Aktore

Zuzendari

  • Crazy in Alabama (1999)
  • El camino de los ingleses (2006)

Kanpo estekak


Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.