Eumetazoa
Belakiak ez beste animalia zelulaniztun guztiez esaten da. Eumetazoa taldea osatzen dute. From Wikipedia, the free encyclopedia
Eumetazoa (antzinako grezieraz: εὖ [eu], ondo + μετά [metá], ondoren + ζῷον [zóon], animalia) animalia talde gehienak ditu bere barruan, belakiak eta beste animalia talde ezezagun gutxi batzuk izan ezik[1][2][3][4]. Eumetazoako kide guztiek hazi geruzatan antolatutako ehunak dituzte, eta enbrioia gastrula egoeratik igarotzen da. Kladoak bere barruan Ctenophora, Cnidaria eta Bilateria ditu. Mesozoa eta Placozoa talde honetakoak diren edo ez oraindik eztabaidan dago, nahiz eta azkena sartzeak babesa jaso duen azken urteotan.
Filogenetista batzuen arabera belakien eta eumetazoaren eboluzioa modu banatuan eman da, beraz zelulabakar izatetik zelulanitz izatera behin baino gehiagotan gertatu den zerbait da. Hori horrela balitz Animalia ez litzateke klado monofiletiko bat. Hala ere koanozitoen presentziak bi taldeen jatorria bera dela proposatzen dute[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.