From Wikipedia, the free encyclopedia
Denys Hennadiiovytx Prokopenko (ukraineraz: Дени́с Генна́дійович Прокопе́нко) (Ukraina; 1991ko ekainak 20) Ukrainako ofizial militarra da, Ukrainako Guardia Nazionaleko teniente koronela da, bai eta Azov Batailoiko Komandantea ere.[1][2][3] 2014tik, aktiboki borrokatu du Ukrainaren lurraldearen defentsan Errusiaren eta errusiazaleen indarren aurka Donbassen, egun diharduen guda errusiar-ukrainarrean.[4]
Denys Prokopenko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1991ko ekainaren 27a (33 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kateryna Prokopenko (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kyiv National Linguistic University (en) |
Hizkuntzak | ukrainera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ukrainako Guardia Nazionala Azov Batailoia indar bereziak |
Gradua | teniente koronel podpolkovnik (en) maior |
Parte hartutako gatazkak | Donbasseko gerra (2014) Errusia-Ukraina gerra (2022) Errusia-Ukraina gerra Mariupolgo setioa Mariupolgo setioa |
2022ko Ukrainako inbasio errusiarrari erantzunez, Prokopenko lider bezala altxatu zen, Mariupol errusiar setiotik defendatzeko helburuarekin. Gatazkaren lehen lerroan izan zuen lidergo-paperagatik, Ukrainako Heroi titulua eman zioten 2022ko martxoan.[5][6]
Prokopenko Redis bezala ere ezaguna da (ukraineraz: Ре́діс); gainera, bere menpekoek, modu informalean, "Redis anaia" edo "Redis kamarada" gisa jotzen omen dute ere (ukraineraz: Дру́же Ре́діс).[4][7]
Denys Prokopenko finiar kareliar jatorrikoa da.[1] Bere aitona izan zen Finlandiako Defentsa Indarretan zerbitzatzen biziraun zuen bere familiako kide bakarra, Sobietar Batasunak Finlandia inbaditu zuenean 1939–1940ko Neguko Errusia-Finlandia Gerran.[4] Finlandiarrek Armada Gorriaren aurka borrokatu zuten independentzia nazionala zaintzeko; baina, horren ondorioz, sinaturiko Moskuko Bake Hitzarmenaren ondorioz, Finlandiak Errusiaren esku utzi behar izan zuen Karelia finlandiar historikoaren zati handi bat zein bertako biztanleak –eta Kareliako auziari hasiera emanez–.[8][9] Horregatik, Prokopenkok uste du Ukraina Moskuren inperialismo errusiarretik defendatzeko egiten duen borroka kontu pertsonala dela, bere familia-historiarekin estuki lotuta dagoena:[4]
« | Gerra berean jarrait[zen] dudala iruditzen zait, soilik fronteko beste sektore batean; Kremlinareen okupazio-erregimenaren aurkako gerran. Nire aitonak gorroto izugarria zion komunismoari, boltxebismoari, Sovokari... Imajina dezakezu zer den zure familia galtzea? (...) [B]ere anaia guztiak hil ziren, bere senideak... | » |
Kieveko Unibertsitate Linguistiko Nazionaleko Filologia Germanikoko Departamentuan graduatu zen, eta bertan ere lizentziatu zen ingelesaren irakaskuntzako espezialitatean. Kiroletan ere aritzen zen, bai eta Dynamo Kyiv futbol-taldeko futbolzale sutsuenetako bat zen –"ultra" izenez ezagunak–.[10]
2014az geroztik, Donbasseko Gerran parte hartu du; gainera, 2017ko irailean, Azov Batailoiko pelotoi baten eta konpainia baten agintea lortu zuen.[4] 2016ko uztaileko elkarrizketa batean, Prokopenkok bere tropetan ikuskatu zituen gaitasun militarren hobekuntza deskribatu zuen: "gure misioa armada mota berri bat eraikitzea da. Antzinako eskuadroiko gizon asko galdu ditugun arren, gizon-kantitatean eta -kalitatean hazi egin gara. Borrokarako diziplina eta eraginkortasuna hobetu egin dira. Lehen aire konprimituko pistolekin eta eskopeta laburrekin funtzionatzen genuen; orain, berriz, tanke-talde taktikoekin, ibilgailu blindatuekin eta artilleria-laguntzarekin lan egiteko aukera dugu. Gure doktrina zientifiko militarra pixkanaka garatu dugu, praktikatik hasita, ez teoriatik. Entrenamenduetan eta borroketan, mutilek arma txikien taktika eta nagusitasuna menderatu zuten. Aukera berri asko zabaldu ziren guretzat: modu independentean jardun dezakegu frontean, borroka-operazioetan etengabe huts egiten diguten beste azpiunitaterik gabe. "[7][11]
Errusiak Ukraina 2022an inbaditu zuenean, Prokopenkok bideo-mezu bat grabatu zuen martxoaren 7an, Ukrainako zerua ixteko eskatuz, Mariupolen kolapso humanitarioa saihesten laguntzeko; izan ere, "etsaia gerra-arauak hausten ari da biztanleria zibila bonbardatzean eta hiriaren azpiegitura suntsitzean; etsaia Mariupol beste genozidio baten menpe jartzen ari da."[12]
Martxoaren 19an, Volodymyr Zelensky Presidenteak Ukrainako Heroi titulua eman zien Mariupolen defentsa zuzendu zuten bi unitatetako komandanteei: Prokopenko eta Itsas Armada Banatuko 36. Brigadako komandante zen Volodymyr Baraniuk koronela. Denys Prokopenko komandanteak ohore handiena jaso zuen "erakutsitako ausardiagatik, etsaiaren erasoei aurre egiteko taktika eraginkorrengatik eta Mariupol hiri heroikoaren babesagatik".
Apirilaren 12an, Prokopenko bigarren bideo-mezu batean agertu zen, droneekin egindako eraso batean Errusiak Mariupolen aurka arma kimikoak jaurti zituela salatzeko: "atzo, okupanteek, jatorri ezezaguneko substantzia pozoitsu bat erabili zuten Mariupolen, militar zein zibilen aurka. Erasoaren epizentroa ez zegoen jendearengandik gertu, eta, beraz, substantziarekiko kontaktua oso txikia izan zen; ondorioz, litekeena da biziak salbatzea, baina oraindik ondorioak daude. Gaur egun ezinezkoa da jakitea zein substantziek pozoitu zuen jendea, erabateko blokeopean gaudelako. [Gainera,] (...) erasolekua errusiarren kontrolpean dago, haien krimenaren frogak ezkutatzeko". Eraso kimikoarekiko nazioarteko bat-bateko arreta alde batera utzita, "hiriko milaka zibil hil zirela eta errusiarren aire-eraso etengabeek, itsas bonbardaketek, su-jaurtigailuen sistema astunek, artilleriak eta fosforozko munizioek hiria sarraskitzen zutela" esan zuen ere.[13] Apirilaren 13an, Azov Batailoiko Twitter-kontu ofizialak baieztatu zuen Prokopenko teniente koronel mailara igo zutela.[14]
Maiatzaren 11n, Frantzisko aita-santua Vatikanoan bildu zen Azov Batailoiko soldaduen bi emazteekin, Kateryna Prokopenko eta Julia Fedosyuk.[15][16][17][18]
Maiatzaren 16an, Prokopenkok hirugarren mezu bat argitaratu zuen sare sozialetan, esanez "bizitzak salbatzeko, Mariupolgo soldadu guztiak, Aginte Militar Gorenaren erabakia aplikatuz, eta ukrainar herriaren babesaren esperoan" Azovstal Siderurgiatik zauritutako soldadu ukrainarrak "ebakuatu" zituztela Novoazovsk hirira, DHEk kontrolatuta, tratamendua jaso zezaten.[19]
Kateryna Prokopenkorekin ezkonduta dago.[21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.