Neguko Gerra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Neguko Gerra (finlandieraz: talvisota, suedieraz: vinterkriget, errusieraz: Зи́мняя война́, Zimnyaya voyna), II. Mundu Gerran, Finlandiak eta SESBek elkarren aurka borrokatutako bi gerretako lehenengoa izan zen.
Neguko Gerra | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | |||
Finlandiar soldaduak | |||
Data | 1939ko azaroaren 30a-1940ko martxoaren 13a | ||
Lekua | Ekialdeko Finlandia | ||
Emaitza | Gerra SESBek irabazi zuen, bake akordio baten bidez. Trukean, SESBek, Finlandiaren lurraldeen %10a lortu zituen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1939. urteko azaroaren 30an hasi zen, SESB, finlandiarren lurraldeetan sartu zenean. Gerraren hasiera, II. Mundu Gerrako aurreikuspena izan zen, eta hau, 3 hilabete beranduago hasi zen. Sobietar Batasunak, eta Josef Stalinek batez ere, 1939. urte bukaerarako, Finlandia lurralde osoa berreskuratzea pentsatzen zuten. SESBek zeuzkan 4 soldaduko, Finlandiak bakarra zeukan, 100 tanketik 1 eta 30 hegazkinetik bat. Guda erraza ematen zuen, baina finlandiarrek gogor eutsi zieten eta azkenik, guda, 1940. urteko martxoan bukatu zen, bake akordio baten bidez. Bertan, SESBek, Finlandiaren lurren %10a eta industriaren irabazien %20ak lortu zituen. Eskuratutako lurraldeen biztanle gehienak Finlandiara ihes egin zuten.
Gerraren emaitzak nahasiak izan ziren. Nahiz eta sobietar indarrek azkenean finlandiar defentsa apurtzea lortu, bietako inor ez zen irabazle argi bezala atera gudatik. Sobietarren galerak izugarriak izan ziren, eta airezko gudan, armada gorriaren indarra dudan jarri zen. Horrek, Adolf Hitlerrek, Bizargorri Operazioa abian jartzea ekarri zuen. Gainera, SESBk lurralde batzuk irabazteaz gain, hasierako helburua ez zuen lortu, Finlandia menperatzea. Finlandiak, beste aldetik, nahiz eta lurraldeak galdu, mundu osoko mirespena jaso zuen, galtzeko guztiak zituen gerran sobietarrak eustea lortu zuelako.
Sobietarren porrotak, Josef Stalinek bere armada modernizatzeko balio izan zuen, Alemania nazia garaitu ahal izateko.
Finlandiak ez zuen Suediako Erresumaren menpe jarraitu nahi, eta Errusia inperialaren laguntza eskatu zuen 1809. urtean, eta autonomia bat bilakatzea lortu zuen Errusia inperialaren barnean.
Mendebaldeko Karelia, nahiz eta Finlandiatik banandua egon 1323. urtetik, Errusia inperialak Finlandiako Dukerrira batu zuen, eta dukerriaren boterea handituz joan zen Errusiaren babespean.
Urriko iraultzak, komunistak eraman zituen boterera Errusian, eta hauek, Finlandiari independentzia lortzeko eskaintza egin zieten. Alemaniaren esku hartzeak, gerra zibil bat sortzea ekarri zuen, non alemaniar eta burgesak gailendu ziren, eta independentzia lortu zuten. Garaipenaren ondoren, Alemania inperialak eta Finlandiak harreman estua izan zuten.
Finlandian, sozialismoak, alemaniarren laguntzaz, porrot egin zuela ikustean, SESBk, muga baketsuak izateko akordioak proposatu zizkion Finlandiari, beste ezer ezin zuela egin konturatzean. 1932 eta 1934. urteetan, bi herrialdeek bake akordioak sinatu zituzten, baina Alemania, Finlandiari eman zion laguntzaz baliatuz, Finlandiatik, SESBen mugara iristea lortu nahi zuen, Leningrado hiriburua menperatzeko asmoz.
Hortaz konturatzean, SESB bake-akordioak hautsi, eta finlandiarren merkataritza-ontziak eragozten hasi zen, Ladoga lakua eta Finlandiako golkoa arteko ibilbideetan.
SESBk, Alemania naziarekin, ez-erasotzeko akordio bat sinatu zuen, non akordioaren benetako helburua ekialdeko Europa bien artean zatitzekoa zen. Orduan, Alemaniak Finlandia lagunduko ez zuelako, SESBek Finlandiaren lurralde batzuk eskatu zituen, Leningradorengadik muga urruntzeko asmoz, beste batzuen truke. Hortan, eta Finlandiak proposamena adostu ez zuelako Neguko Gerrari hasiera eman zitzaion.
Soldadu sobietarrak prest zeuden jada mugan Finlandiako lurraldean sartzeko, eta aitzakia bat eman ezean, bat asmatu eta aurrera egin zuten azaroaren 30ean. SESBen indarra kontuan hartuta, erraz lortu zuten hauek Mannerheim ardatzeraino iristera lehenengo egunetan.
Hasieran, Finlandiak 180.000 gizon baino ez zituen, baina lurraldearen ezagutzak, "motti" taktika arrakastatsuak eta eskiz mugitzen ziren soldaduak, armada sobietarra gelditzea lortu zuten. Negu oso gogorra izan zen hura (-40 °C) eta finlandiarrak, hotzera hobeto moldatuak, gerra ez galtzeko aukerak ikusten hasi ziren.
Finlandiak, SESBetik lortu zuen independentziatik, ez zituen bere armak aldatu, eta munizio faltan, sobietarrei lapurtzea pentsatu zuen. Orduan hasten da "motti" taktika; zuriz jantzitako soldaduak, eskiatzen eraso laburra eta arrakastatsua sobietarrei egitean datza, haien munizioa lapurtzeko helburu bakarrarekin. Horrekin, eta Espainiako gerra zibilean erabilitako bonbekin, Finlandiak ez zuen armetan gasturik egin eta 2.000 tanke sobietar akabatzea lortu zituen.
Sobietarrak uniformeki eraso eta aurrera egiten zuten, armada eta tanke guztiekin batera, beltzez. Orduan finlandiarrek, beste taktika arrakastatsu bat jarri zuten habian "Kulmä-Kalle". Hauek, gezurrezko soldadu bat jartzen zuten, eta sobietarren tiroak nondik etortzen ziren ikusten zutenean, tankeen aurkako bonba batzuk jaurtitzen zituzten itsu-itsuan, baina helburua beti suntsituz.
Finlandiarren arrakastan, sobietarren harrotasunak ere zerikusia izan zuen. Izan ere, hauek, Helsinkira hamar egunetan iristea pentsatzen baitzuten, eta egun gutxitan Finlandia osoa SESBen menpe egongo zela, baina hau, propaganda eta harrokeria hutsa zen, eta beraien helburua ez zuten inoiz lortu.
Sobietarren indarren artean, hausturak eta exekuzio asko egon ziren ere, soldaduek (baino batez ere buruzagiek) beldurraz erasotzen zuten, eta aurrera egiten ez zuten asmatzen.
Porrot handiena, Suomussalmi guduan izan zen. Baso batetik (atzera egiterik ez zutela), sobietarrak, euren tanke eta gizon guztiekin pasa nahia izan zuten. Finlandiarrek, 50.000 soldadu inguruko armadari aurre egin ahal izan zuten 10.000 gizonekin. 23.000 sobietar hil ziren eta finlandiarrek kamioi, zaldi, munizio, arma, komunikaziorako-material eta 43 tanke eskuratu zituzten. SESBeko armada galzorian zegoen eta finlandiarrak geroz eta boteretsuago bihurtzen ari ziren. Batailatik 2 ofizial biziraun zuten bakarrik eta kanpamentura iristean exekutatuak izan ziren, hil arte borrokatu ez izanagatik.
Sobietarrek, ez ziren haien gehiengoaz baliatu gerra irabazteko, eta taktika atzerakoiekin haien hasierako helburutik urruntzea baino ez zuten lortu.
Soldadu finlandiarrak edozer gertatuta ere, beti erasotzeko agindua zeukaten, eta sobietarren planak eragoztea lortu zuten. Airezko gerran, sobietarrek izugarrizko porrota izan zutela esan daiteke, armada gorria irrigarri gelditu zen.
Soldaduak SESB hegoaldekoak zirela izan zen ezustekoa, ez zeudelako Artikoko neguetara ohituak, eta elurretan erasotzea zaila gertatzen zitzaien. Stalinek porrot egin zuen bere taktikan, soldadu hauek aukeratu zituelako, iparraldeko soldaduak finlandiarrak hiltzeko gai ez zirelakoan.
Garaipenean, oso garrantzitsua izan zen finlandiarren batasuna. Izan ere, finlandiar sozialistak eta komunistak, bere borondatez, sobietar inbasoreen aurka borrokatu ziren, independentzia mantentzeko asmotan.
Finlandiar guztiek ez zuten konfiantzarik, ez Alemanian, ez SESBn ere, biek egindako akordioan Finlandia babestuko zuen herrialderik ez zelako agertzen, biek honen kontrola nahi zutelako.
Mundu osoa, Finlandiaren alde agertu zen. II. Mundu Gerra oraindik hasia ez zen, eta herrialde guztiak laguntzak eskaintzen hasi ziren finlandiarrei. Gainera, 8.402 suediar, 1.010 daniar, 895 norvegiar, 372 ingriar, 346 hungariar, mundu osoko 210 eta AEB eta Kanadako 346 finlandiar (haien artean Christopher Lee aktorea), boluntario gisa aritu ziren finlandiar armadan. Orduan Aita Santua zenak ere, Pio XII.ak, diru-laguntza eskaini zizkien finlandiarrei.
Esan daiteke, Norvegia, Finlandiari laguntza gehien eman zion herrialdea izan zela. Izan ere munizio, arma, hegazkin eta batez ere, izugarrizko diru laguntzak eman zizkien finlandiarrei. Gainera, finlandiar erbesteratuak jaso zituen, gerrak irauten zuen bitartean. Norvegiar guztiak, finlandiarren alde agertu, eta hauetariko 1.000 gizon baino gehiagok gerran parte hartu zuten zuzenki, 895 soldadu bezala. Diru-laguntzak herrialdea berreraikitzeko balio izan zuten.
Nahiz eta Suedia herrialde neutrala izan, Finlandiaren alde borrokatu zuen Neguko gerran. Diru eta arma-laguntzak eman zizkien finlandiarrei eta 8.000 boluntario batu zituen estatuak gerrara bidaltzeko.
Suedian aldiz, gerrak iraun zuen bitartean, istiluak sortu ziren, eman zuten laguntza baino gehiago eman nahi zutelako biztanleek. Hala ere, finlandiarrak pozik agertu ziren, eta urte batzuk geroago, Laponiako Gerran, pobrezian zeuden finlandiarrak, laguntzak antolatu zituzten gerrak eragindako kalteak suediarrei ordainarazteko.
Lehenengo hilabetetan, SESB, gerra uzteko puntuan egon zen, finlandiarren defentsa zorrotzak porrot batetik bestera igarotzen zuelako. Sobietar armada, munduaren aurrean irrigarri gelditzen ari zen.
Finlandiak, bere independentziagatik eta ez Alemania naziarengatik borrokatzen zuela aitortu eta frogatu zuenean, britainiar eta frantziar gobernuen laguntzak bidaltzen hasi ziren. Hala ere herrialde hauek, lurralde suediar batzuk eskatzen zituzten ordainetan. Gainera, Norvegia eta Suediatik igaro nahi zuten, bide seguruagoa egiteko. Herrialde hauek proposamenak onartzean, aliatuen ardatzera igaroko zirela uste zuten, neutraltasuna utziz, baina ez zen horrelakorik gertatu eta 35.000 gizon frantses eta 100.000 soldadu britainiarrak ez ziren Finlandiara inoiz iritsi.
Suediarrak beldur ziren. Haien lurraldetan Aliatuen eta Ardatzaren fronte bat irekiko zelakoan. Orduan, Alemaniarrak eta Suediarrak Finlandia presionatzen hasi ziren, kondizio txarretan, bake-akordioa sinatzeko SESBekin, fronte bat ireiki ezkero honen laguntza osoa izateko. Gainera, SESBeko soldaduak nekatzen hasiak zirenez, gehiago ekartzea pentsatzen ari ziren, eta Finlandiak eskatutako laguntza frantsesak eta britainiarrak iristen ez zirenez, Finlandiak etsi egin zuen. Honela, Finlandia, otsailaren 29an bakerako akordioak negoziatzen hasi zen SESBekin.
Negoziazio bitartean, soldadu sobietarrek, Mannerheim lerroa igaro eta Viipuri hirira iristea lortu zuten.
1940ko martxoaren 12an sinatua izan zen Moskuko bake-akordioa. Finlandia akordioa sinatzera behartua izan zen, eta Karelia eskualdearen zati handia galdu zuen, Viipuri barne, Finlandiako bigarren handiena. Karelia eskualde finlandiarreko 422.000 biztanlearen gehiengoak, etxea galdu zuen, eta SESBen atzaparretan erori baino lehen, Finlandiara ihes egitea lortu zuten. Finlandiaren botere industrialaren %20a SESBen esku gelditu zen.
Gainera, Finlandiak, Salla lurraldea, Kalastajansaarento penintsula, eta Finlandiako Golkoko 4 uharte galdu zituen. Hanko penintsula, SESB militarraren esku gelditu zen 30 urtez ere. Hala ere, sobietarrek gerran bitartean menperatu zuten Petsamo eskualdea, Finlandiara itzulia izan zen.
Finlandiarrak ez ziren batere gustura gelditu akordioarekin eta harremanak hoztu egin ziren bi lurraldeen artean, hurrengo urteen buruan Jarraipenaren Gerra ekarriko zuena. Ordura arte, honako kronologian gertatu ziren gertaerak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.