kazetaritzan egin ohi den galdera-erantzunez osaturiko testua, ahoz zein idatziz From Wikipedia, the free encyclopedia
Kazetaritza alorrean, elkarrizketa genero klasiko bat da, non tradizionalki kazetariak—elkarrizketatzaileak— batez ere galderak egiten dituen eta kazetariek hautatutako pertsona batek —elkarrizketatuak— erantzunak ematen dituen. Kazetaria, normalean, gai jakin baten inguruan aritzen da, eta galderak prestatuta edo pentsatuta eramaten ditu.
Genero dialogiko eta apelatiboen artean, genero nagusia da. Genero horien artean, galdetegia, prentsa konferentzia, estudioko gurpil informatiboa eta eztabaida saioak hartu ahal ditugu.
Elkarrizketa, telebistaren arloan, prentsatik eratorria da. Prentsako kazetariek sartu zuten telebistan, behin XX. mendean ikus-entzunezko hedabideek arrakasta lortutakoan. Prentsan, elkarrizketa erreportajeen osagarri zen gehienbat; kazetariari datuak emateko erabilitako azpigeneroa, alegia. Elkarrizketaren bidez, berriemaileak datuak lortzen zituen eta horrela geroago idatzikoa erreportajean sartzen zituen. Elkarrizketa ez zen bakarka sarriro erabiltzen. Telebistan, aldiz, elkarrizketak garrantzi handia du, elkarrizketatuak eta elkarrizketagilea agertzen direlako, deklarazioak beren horretan ageri direlako iragazkirik gabe. Elkarrizketa elkarrizketatuaren nortasunaren isla da, eta hitzekin batera keinuak eta gogoaren egoera ere ikusten eta entzuten du ikusleak elkarrizketa plazaratzen dutenean telebistatik.
Prentsa idatzian elkarrizketak ez dira hainbeste prestatzen. Telebistan, ostera, ondo pentsatu behar da zer galdetuko dugun, ondo aukeratu behar da elkarrizketa egiteko lekua, ondo atondu behar da argi sistema. Prentsa idatzian, elkarrizketatua ez da hain urduri, jakin badaki zenbait hitz elkarrizketagilearekin bakarrik partekatu ahal dituela; horregatik, batzuetan elkarrizketatuak "hau gure artean gera dadila" esaten du, elkarrizketa prentsa idatzirako baldin bada. Formalitate txikiagoa dago prentsa idatziko elkarrizketan, telebistakoan baino.
Horrez gain, prentsa idatziko elkarrizketan erraza da deklarazioak okertzea, elkarrizketatuak egindako hitzak desitxuratzea, elkarrizketako zati batzuk ezkutatzea eta beste batzuk argitara ematea. Telebistan, zuzeneko elkarrizketak direnean, hori ez da gertatzen, elkarrizketatuak emandako hitzak eta irudiak hor daudelako. Baina manipulatu daiteke elkarrizketa grabatua baldin bada, eta ez zuzenean emandakoa; aski da grabatutakoaren zatiren bat kentzea, adibidez. Prentsa idatzian berriemaileak bi aukera ditu: elkarrizketatuaren hitzak idatziz jasotzea, edo grabazioa egitea. Azken bolada honetan telefono mugikorrak erabiltzen dira grabazioak egiteko. Telebistan, aldiz, grabazioa estudioetan edo kanpoan egiten da, eta zuzenean edo geroagoko saio batean ematen da. Azkenik, emanaldia bukatutakoan, telebistako elkarrizketa hori telebista kate horren artxiboan gordetzen da.
Telebista elkarrizketan oso garrantzitsua izaten da elkarrizketatuaren elementu paralinguistikoak hartzea. Horregatik, batzuetan, bi edo hiru kamera erabiltzen dira elkarrizketan parte hartzen duten pertsonen adierazkortasun keinuak ondo harrapatzeko.
Ameriketako Estatu Batuetako CBS kateak jarraibide hauek eman ditu telebistako elkarrizketak ondo egiteko:[1]
Kazetaritzan eta literaturan badago elkarrizketaren aldaera bat: asmatutako elkarrizketa. Elkarrizketa benetakoa nekez lor daitekeenean[2], hilik dauden pertsonaiei egindako elkarrizketak, etab.
2022an Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen, BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik.[3] Asmatutako bost elkarrizketa hauek argitaratu zituen sorta horretan:[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.