From Wikipedia, the free encyclopedia
Darwinen ñandua (Rhea pennata) Rheidae familiako hegazti ez hegalaria da. Hego Amerikako Altiplanoan eta Patagonian hedaturik dago. Ñandu arruntaren antzekoa da itxuran, baina zerbait txikiagoa da eta Andeetan 4.000 metrotik gora eta Patagonian bizi da.
Darwinen ñandua | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Rheiformes |
Familia | Rheidae |
Generoa | Rhea |
Espeziea | Rhea pennata d'Orbigny, 1834[2]
|
Banaketa mapa | |
Kumaldiaren tamaina | 17,3 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 40 egun |
Izen ugari hartzen ditu, hala nola, suri, choique, ñandú petiso, ñandú andino eta ñandú cordillerano.
1'50 m inguru garaia arra eta 25 kg pisatzen ditu. mokotik isatsera 90-100 cm-ko luzera hartzen du[3].
Lepo luzea du, buru txikia eta moko luze samarra. Begien inguruan lumarik ez du, azal zimurtua baizik. Gorputzean luma grisak eta arreak dira nagusi eta orbain zuriak dituzte. Txitak luma zuri-horixkaz jaiotzen dira eta bi urterekin hartzen dute helduen lumaia.
Hegoak ondo garatuak ditu baina batez ere lasterkari biaina da, lepoa horizontalean luzatuz eta hegoak gorputzarik itsatsiz 60 km/h abiadura har dezake.
Belar eta sasiez elikatzen da gehienbat, dietaren %73a horiek osatzen dute. Gainerako %27a gramineoek, ihiek eta ziperazeoek osatzen dute[3].
Emeek habiaren ondoan jartzen dituzte arrautzak eta arren habian sartzen dituzte. Arrautza berde-horixkak dira eta 87-126 mm izaten dute. Arrak dira arrautzak 30-44 egunez erruten dituztenak[3]. Arrautzaren bat kanpoan uzten dute usteltzen, euliak erakartzen baitituzte eta txitek jaiotzerakoan euliak jan ditzaten.
Hegazti taldekoia da eta sexu ea adin anitzeko 5-30 kidetako taldeetan ibiltzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.