Monokotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Ebakidura triangeluarreko zurtoinak eta buruxkak osatzen dituzten braktearik gabeko lore txikiak dituzte. From Wikipedia, the free encyclopedia
Ziperazeak (Cyperaceae) landare loredun monokotiledoneoen familia bat dira. Banaketa kosmopolita dute, baina ugariagoak dira bi hemisferioetako eskualde epel eta hezeetan. Dibertsitate-gune nagusiak Asiako eta Hego Amerikako eskualde tropikalak dira. Gehienetan, belardietako landareak dira, baina basoetan eta tundran ere badira.
Cyperaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Cyperaceae |
Azpibanaketa | |
109 inguru
|
Cyperaceae familiak 4.000 bat espezie ditu, 98 generotan banatuak. Monokotiledoneoetan hirugarren familia ugariena da, Orchidaceae eta Poaceae familien ondoren. Carex generoak biltzen ditu espezieen erdiak, eta Cyperus generoa ere handia da: 600 espezie ditu. Ziperazeen familia antzekotasun handia du gramineoekin. Ziperazeorik ezagunenetako batzuk papiroa (Cyperus papirus) eta txufa jangarria (Cyperus esculentus) daude.
Hau da generoen eta haien sinonimoen zerrenda, Angiosperm Phylogeny Website-ren arabera:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.