From Wikipedia, the free encyclopedia
Dahomeyko amazonak edo Mino (“gure amak” fon hizkuntzan) Dahomeyko unitate militarra izan zen, emakumez osaturik zegoena.
Dahomeyko amazonak | |
---|---|
Sorrera | XVII. mendea |
Sorrera lekua | Dahomey |
Sortzailea | Houegbadja |
Deuseztatzea | XIX. mendea |
Gerrak eta guduak | |
Kultura militarra |
Dahomey gaur egungo Beninen kokatutako erresuma izan zen, XVII. mende hasieran sortu eta 1894 arte iraun zuena. Bertako yorubak inguruko herriekin gerran jardun zuten luzaroan eta, esklaboen salerosketak herrialdeari ekarritako oparotasun ekonomikoari eusteko, gainbehera demografikoari aurre egin behar zioten. A. E. Wilmot merkatari ingelesak, esaterako, Abomey hiriburuko kaleetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desproportzioa oso nabarmena zela jaso zuen. Horrenbestez, Agaja erregeak (1708-1732) bere aita Houegbadjak sortutako elefante ehiztari emakumeen taldea (gbeto) guardia pertsonal gisa erabiltzen hasi zen lehenik, eta borrokarako trebatu eta erabili zituen geroago. 1724an, Alladaren aurkako gerran parte hartu zuten, eta handik hiru urtera, Whydah erresumako Savi hiriburuaren konkistan ere jardun zuten. Harrezkero, emakumeek batailoi iraunkorra osatu zuten eta 6.000 kide izatera iritsi zen.[1]
Gerrariak nerabezaroan errekrutatzen zituzten eta trebatze prozesu gogorra izaten zuten: lantzak, aiztoak, mazoak, ezpatak eta suzko arma europar batzuk erabiltzen ikasten zuten, baita gorputzez gorputzeko borrokan ere. Eta borrero lanetan ere gaztetatik jarduten zuten, heriotzara ohitzeko eta errukia uxatzeko. Ordainetan, pribilegio asko zituzten: errege jauregian bizi ziren eta nahi adina alkohol, tabako eta esklabo omen zituzten eskura, Richard Francis Burton esploratzaileak 1860an idatzi zuenez.[1]
Minoen kopurua eta ospea handituz joan zen aldameneko herriekin borrokan baina, europar kolonizatzaileen aurka hasi zirenean, zehazki frantziarren aurka, teknologiak gainditu zituen. Zenbait frantziar militarren arabera, suzko arma gutxi eta zaharkituak zituzten, eta ez zituzten zuzen erabiltzen. Minoen adorea eta gorputzez gorputzeko borrokan zuten nagusitasuna nabarmendu zuten arerioek, baina hori ez zen nahikoa izan. 1892an, frantziarren aurkako gudu batera 434 mino bidali zituzten; soilik 17 atera ziren bizirik. Mendea amaitu baino lehen, Dahomey, Afrikako ia azkeneko erresuma independentea, Frantziako kolonia bihurtu zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.