Remove ads
Cristobal Balentziagari buruzko telesaila From Wikipedia, the free encyclopedia
Cristóbal Balenciaga euskal telesail dramatikoa da, Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Lourdes Iglesiasek Disney+erako sortua, Cristobal Balentziagaren bizitza irudikatzen duena.[1] Gidoietan aurreko lauek egin zuten lan.[2] Irusoinek eta Moriarti Produkzioek ekoiztu zuten.[3]
Cristóbal Balenciaga (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Cristóbal Balenciaga |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania frantsesa euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Atalak | 6 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Film biografikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Aitor Arregi Jon Garaño Jose Maria Goenaga |
Gidoigilea(k) | Aitor Arregi Jon Garaño Jose Maria Goenaga |
Antzezlea(k) | |
Alberto San Juan (Cristobal Balentziaga) Belén Cuesta (Fabiola de Mora y Aragón) Josean Bengoetxea Gemma Whelan (Prudence Glynn) Anouk Grinberg (Coco Chanel) Gabrielle Lazure (Carmel Snow) Patrice Thibaud (Christian Dior) Thomas Coumans Itziar Aizpuru Iñake Irastorza Cecilia Solaguren | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Xabier Berzosa |
Konpainia ekoizlea | Moriarti Produkzioak Irusoin |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alberto Iglesias |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Jantzi-diseinatzailea | Bina Daigeler |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Disney+ Star (en) |
Hasiera-data | 2024ko urtarrilaren 19a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Argumentu nagusia | Cristobal Balentziaga |
2022ko ekainean hasi zen filmaketan. Lokalizazioetan Euskal Herriko tokiak daude (Getaria, Donostia, Irun, Azpeitia, Hondarribia, Gasteiz, Biarritz, Iruñea eta Balmaseda) eta kanpokoak (Madril, Paris, Bordele, Tolosa-Okzitania).
2022ko irailean, Donostiako Zinemaldiko ekitaldi batean, lehen irudi promozionalak erakutsi zitutzen, Balenciaga izena iragarriz telesailerako.[4] Gero, Cristóbal izena gehitu zioten produktu amaituari.
Aurreestreinaldi bat egin zen Donostiako Antzoki Zaharrean (hiru atal emanez) 2024ko urtarrilaren 22an, eta jarraian Disney+ zerbitzuan jarri zuten,[2] kritikaren onarpen onarekin.[5][6]
Frantsesa, ingelesa edo gaztelania entzuten diren bezala, pertsonaia euskaldunak euskaraz ageri dira naturaltasunez Parisen zein Getarian, eta Alberto San Juan aktore nagusiak egindako ahalegina nabarmendu zuten iruzkinek.[6]
Jantziez Bina Daigeler enkargatu zen telesailean (besteak beste Tár filmeko jantzien arduraduna),[7] eta musika Alberto Iglesiasena izan zen.
1937an, Espainiako elite eta aristokrazia janzten Madril eta Donostiako bere tailerrekin ibilbide arrakastatsua egin ondoren, Cristobal Balentziaga diseinatzaileak nazioarteko jauzia eman zuen Parisen, Frantzian, goi mailako joskintzako bere lehen bilduma aurkeztuz. Hala ere, Espainian joera markatzen zuten diseinuek ez dute funtzionatzen Paris bihurtu den modaren inperio sofistikatuan, non Chanel, Dior eta Givenchy goi mailako joskintzaren erreferentea diren. Bere bizitzako alderdi guztietan kontrola lortzeko duen obsesioak gidatuta, Balentziagak bere estiloa definituko du historiaren diseinatzaile handienetako bat izan arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.