From Wikipedia, the free encyclopedia
Sidonie Gabrielle Colette (Saint-Sauveur-en-Puisaye, Borgonia, 1873ko urtarrilaren 28a - Paris, 1954ko abuztuaren 3a) frantziar idazlea izan zen. Eleberrigile gisa egin zen ezagun, baina aktore eta kazetari lanak ere egin zituen. 1949 eta 1954 bitartean Goncourt akademiako lehendakari izan zen.
Colette | |||
---|---|---|---|
1949 - 1954 ← Lucien Descaves (en) - Roland Dorgelès (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Sidonie-Gabrielle Colette | ||
Jaiotza | Saint-Sauveur-en-Puisaye, 1873ko urtarrilaren 28a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Maison de Colette à Besançon (en) Maison natale de Colette (en) | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1954ko abuztuaren 3a (81 urte) | ||
Hobiratze lekua | Grave of Colette (en) Père Lachaise hilerria | ||
Familia | |||
Aita | Jules Colette | ||
Ezkontidea(k) | Maurice Goudeket (en) Henry Gauthier-Villars (en) (1893ko maiatzaren 15a - 1906) Henry de Jouvenel (en) (1912ko abenduaren 19a - 1923) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eleberrigilea, mamu-idazlea, kazetaria, libretista, gidoilaria, ipuingilea, antzerkigilea, prosalaria, aktorea eta idazlea | ||
Lateralitatea | eskuina | ||
Enplegatzailea(k) | Le Figaro | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Goncourt Akademia Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) | ||
Izengoitia(k) | Willy eta Colette Pavic | ||
| |||
Sidonie Landoy "Sido"-ren lau seme-alabetan laugarrena izan zen Gabrielle Collete. Aita, Jules-Joseph Colette kapitaina izan zen, 1859an Meleganoko guduan hanka bat galdu ondoren irakasle jardun zena. Heziketa laikoa jaso zuen eta haurtzaro zoriontsua izan zuen 1930an "Sido" eleberrian azaldu zuenez.
Oraindik nerabe zela bera baino 15 urte zaharragoa zen Henry Gauthier Villars (Willy izenaz ere ezaguna) ezagutu zuen, eta 1893an ezkondu ziren Châtillon-sur-Loingen. Senarrak eleberri herrikoiak idazten zituen eta ohikoa zuen "beltzak" erabiltzea. Colletten idazlanak ere bere izenean sinatu zituen hainbatetan 1923an Colette bere izenez sinatzen hasi zen arte.[1] Senarraren bidez Claudine eleberri-saila eman zuen argitara, arrakasta handia izan zuena (1900-1903). Dibortziatu ondoren (1906), eleberriak idazten segitu zuen (Les Vrilles de la vigne, 1908; La Retraite Sentimentale, 1907; La Vagabonde, 1910) eta, 1912an, bigarrenez ezkondu ondoren, L´envers du music-hall (1913) antzerki-lana eman zuen.[2]
1906ean dibortziatu egin zen eta idazten jarraitu zuen arren Music hallean mimo gisa pantomimak eginez jardun zuen lanean bizimodua aurrera ateratzeko. Urte hauek eskandalu eta askatasun moral urteak izan ziren. Hainbat harreman homosexual izan zituen, bereziki Mathilde de Morny (Missy) artistarekin[3]. Bere bisexualitatearen eragina nabarmena da bere lan artistikoetan ere.[4]
1912an Henry de Jouvenel politikari eta kazetariarekin ezkondu zen eta honen bidez Le matin egunkarirako artikuluak eta erreportajeak idazten hasi zen. Honekin izan zuen Colettek alaba bakarra, Colette Renée de Jouvenel, proventzeraz "Bel-Gazou" deitu zuena.
Lehen Mundu Gerraren garaian ere kazetari jardun zen[5], eta bere bizitzako gorabeherak oinarri zituzten eleberriak idatzi zituen hurrengo urteetan, haien artean Les Heures longues (1917), La Maison de Claudine (1922), eta Sido (1930).
40 urteak beteta zituela bere senarraren semea zen Bertrand de Jouvenel 16 urteko gaztearen amorante bihurtu zen. Harreman honek 5 urte iraun zituen eta Chéri (1920) eta Le Blé en herbe (1923) idazlanen oinarria izan ziren. Henry de Jouvenelekin 1923an sinatu zuen dibortzioa.
1919 eta 1925 artean Colette Maurice Ravel konpositorearekin elkarlanean jardun zen “L’Enfant et les sortilèges” fantasia lirikoa burutzeko.
1932an “Le Pur et l'Impur” argitaratu zuen Renée Vivien frantsesez idazten zuen britainiar poetaren bizitzan oinarritutako eleberria, eta izugarrizko eskandalua sortu zuena. Urte berean, eta bizimodua ateratzeko premiak jota, Pariseko Miromesnil kalean edertasun zentro bat ireki zuen, baina arrakastarik izan ez, eta berehala itxi behar izan zuen.[6]
1933tik 1936ra Le journal egunkarian antzerkigintza kritikaz arduratu zen.
1935ean Maurice Goudeket jatorri judua zuen kazetariarekin ezkondu zen, azken hau Compiègneko kontzentrazio-esparrutik atera ondoren. Goudeket aspaldiko laguna zuen, 1925. urtean ezagutu bai ziren, eta azken urteetan jasan zuen aldaketako artritisa jasaten lagundu zion, batez ere 1944 urteaz geroztik.
1945ean Goncourt Akademiako kide hautatua izan zen, eta 1949-1954 bitartean lehendakari funtzioak bete zituen bertan.
1948an Goudeket Coletteren idazlan guztiak argitaratzen hasi zen eta Colette nazioarte mailan ezagutzera eman zuen.
Azken urteetan Parisko Errege Jauregiaren inguruan bizitzen jarri zen eta han bizi izan zen bere heriotza arte.
Maitasuna, sentsualitatea, jeloskortasuna, emakumeak, animalien mundua eta naturaren edertasuna gailentzen ziren Coletteren lanetan.
Parisen zendu zen 1954an, eta bertako Père Lachaise hilerrian dago lurperatua. Colettek ez zuen hileta elizkizunik nahi izan ateoa bai zen, baina Frantziako Errepublikak Estatu-hileta egin zion, eta ohore hori izan zuen bigarren frantziar emakumea izan zen.
|
|
Hilondokoak
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.