From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles Thomas Floquet (Donibane Garazi, 1828ko urriaren 2a- Paris, 1896ko urtarrilaren 18a) euskal herritar politikaria izan zen, Frantziako Lehen Ministroa izandakoa[1]. Jacques Laffitterekin batera kargu hori okupatu duen euskal herritar bakarra da.
Charles Floquet | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1888ko apirilaren 3a - 1889ko otsailaren 14a ← Pierre Tirard - Pierre Tirard →
1882 - 1882
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Donibane Garazi, 1828ko urriaren 2a | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Paris, 1896ko urtarrilaren 18a (67 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Floquet (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Ama | Marie Léocadie Etcheverry | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | École d'administration (en) Paris Faculty of Law and Economics (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta goi-funtzionarioa | ||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||
Kidetza | Framazoneria | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Republican Union (en) | ||||||||
Parisen ikasi zuen Zuzenbidea, non bere zaletasun errepublikarra 1848ko Iraultzean azaldu zuen. Bere artikuluek ez ezik 1867an Alexander II.a Errusiakoari "Vive la Pologne, monsieur!" (euskaraz: "Gora Polonia, jauna!") oihukatzeak ospea eman zioten[2].
1871an Sena departamenduaren diputatu hautatu eta "Ligue d’Union Républicaine des Droits de Paris" alderdia osatu zuen. Thiersen agindupean atxilotua "République Française" aldizkaria argitaratzeari ekin zion. Ezkerreko muturreko alderdiekin lotuta "Union Républicaine" alderdiaren presidente bihurtu zen.
1882 Sena departamenduaren prefektu izendatu zuten. 1885ean Henri Brisson ordezkatuz, Asanblada Nazionalaren presidente bihurtu zen. Errusiarekin 1867an izandako gatazka barkatuta, lehen ministrogai bihurtu zen. Tirarden kabinete 1888an desegin ondoren, Frantziako Lehen Ministroa izan zen urte hartako apirilaren 3tik 1889ko otsailaren 22ra. Panama eskandaluek bere karrera suntsitu bazuten ere 1894an senatuan sartzea lortu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.