From Wikipedia, the free encyclopedia
Eugène Henri Brisson (Bourges, 1835eko uztailaren 31 – Paris, 1912ko apirilaren 14a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1885etik 1886ra eta 1898an.
Henri Brisson | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1898ko ekainaren 28a - 1898ko azaroaren 1a ← Jules Méline - Charles Dupuy →
1885eko apirilaren 6a - 1886ko urtarrilaren 7a ← Jules Ferry - Charles de Freycinet →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bourges, 1835eko uztailaren 31 | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Paris, 1912ko apirilaren 14a (76 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Paris Law Faculty (en) lycée Alain-Fournier (en) | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria eta abokatua | ||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Republican Union (en) | ||||||
Abokatua izan zen lanbidez eta Frantziako Bigarren Inperioa aurkaria. Erregimena erori ondoren Parisko alkateorde izendatu zuten. 1871ko otsailean, Asanbladako kide hautatu zuten, ezker muturra ordezkatuz. Parisko Komunaren aurka agertu zen, baina amnistia babestu zuen espetxeratuentzat. Derrigorrezko hezkuntza babestu zuen eta antiklerikala izan zen.
1881etik 1885era Batzarreko buru izan zen, eta 1885eko martxoan lehen ministro bihurtu zen Jules Ferryren dimisioaren ondoren. 1886ko urtarrilean dimititu zuen, Tonkinerako espedizio baterako krediturik lortu ez zuelako.
1894tik 1898ra bitarteko Batzarreko buru izan zen berriro. 1898ko ekainean, bigarren aldiz izendatu zuten lehen ministro, Dreyfus aferaren erdian. Bere zintzotasun eta irmotasunagatik irabazi zuen errespetua gorabehera, urrian dimisioa eman zuen bozketa bat galdu ondoren.
1895ean Errepublikako presidentetzarako bozketa galdu zuen Felix Faureren aurka. 1906an Diputatuen Ganberako presidente hautatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.