eskultore frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Camille Anastacia Kendall Maria Nicola Claudel ("Camille Claudel" Ahoskera frantsesez: kamij klɔdɛl; Fère-en-Tardenois, Aisne; 1864ko abenduaren 8a - Montdevergues, Vaucluse; 1943ko urriaren 19a) XIX. mendeko frantziar eskulturgilea izan zen. Brontzez eta marmolez egin zituen lan figuratiboengatik nabarmendu zen hil ostean. Bizi zeneko garaian, Auguste Rodin artistaren alosia izateaz gain honekin eduki zuen maitale harremanagatik izan zen ezaguna. Rodinen lantegian eskulturgile gisa aritu zen emakume bakarra izan zen; garaiko kritikak jasan behar izan zituen aintzat hartua izan gabe.[1]
Camille Claudel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fère-en-Tardenois, 1864ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | 31 boulevard de Port-Royal, Paris (en) Hôtel de Jassaud (en) Hospital of Ville-Évrard (en) Maison Claudel de Wassy (en) |
Heriotza | Montfavet, 1943ko urriaren 19a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de Montfavet (en) |
Familia | |
Aita | Louis Prosper Claudel |
Ama | Louise-Athanaïse Cécile Amelie CERVEAUX |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Colarossi (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Auguste Rodin |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, modeloa, eskultorea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista grafikoa eta artista |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | espresionismoa errealismoa |
Genero artistikoa | Arte figuratiboa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Camille Claudelek txikitatik izan du artearekiko eta bereziki eskultura modalitatearekiko pasio berezi bat. Lokatsarekin jolasten zuen honi forma ezberdinak emanez eta familiakoen bustoak zizelkatzea gustoko zuen, haien artean bere anaia Paul Claudel poetarena.[2]
1882an Paul Duboisek Arte Ederren Eskolan onartu zuen[3] eta 1883an Parisera iristen da Colarossi Akademian bere teknika hobetzen ikasteko prest. Bertan bere irakaslea izango den Auguste Rodin ezagutzen du. Hurrengo urtean honen lantegian laguntzaile bezala sartzen da; Rodinentzat posatuko du honela artistaren lan kopuru askoren abiapuntu eta inspirazio bilakaturik.[4] Camillek Infernuko Atea lan preziatuaren eskulturen errealizazioan parte hartuko du. Maisu eta musaren artean elkar-idatzi ziren gutunengatik argitu da maitaleak izan zirela, eta 1886an Rodinek Camillen bustoa egiten du.[5] 1892an Camillek bere burua Rodinekin duen harremana moztera behartuta ikusten du, Auguste Rose Beuretekin ezkonduta dagoelako.
Camillek bere obretan manifestatuko duen jeloskortasuna alde batera utzita, Rodinek sekulako promozioa emango dio Claudeleri eta hainbat arte egunkaritan edota erakusketetan parte hartzea lortuko du. Beranduago Camillek krisi emozional bat izan zuen eta bere lantegian giltzapeturik egon zen 1905ean bere azken esposizio nagusia egin zuen arte.[6]
Bere krisiak areagotzen joan ziren eta 1913aren martxoak 3an bere aita hil ondoren, martxoak 10ean Ville-Évrardeko Ospitale Psikiatrikoan sartu zuten. Camillek bertan giltzapeturik igaro zituen bere bizitzako azken hogeita hamar urteak. 1943an hil zen[7] eta izenik gabeko hilobi batean lurperatu zuten[8] Montdevergues instituzio mentaleko hilerrian hurrengo zenbakiekin: 1943 -n392.
Izenburua | Urtea | Kokapena | Materiala | Dimentsioak |
---|---|---|---|---|
Rodinen bustoa | c. 1882 | Rodin Museoa Paris | Terrakota | 10.5×37.3x16.4 cm |
Zutikako emakumearen gorputz-enborra (Torse de femme debout) | 1888 | Kolekzio pribatua | Brontzea | 49×35 cm |
Sakountala (Vertumno eta Pomona) | 1888 (hasia) marmolez egina 1905ean | Rodin Museoa Paris | Marmola | 91×80.6x41.8 cm |
Cloto (Camille Claudel) | 1893 | Rodin Museoa Paris | Igeltsua | 89.9×49.3x43cm |
Zakur gosetia | 1893 | Soumaya Museoa Mexiko Hiria | Brontzea kafe patinarekin | 15.2×25.8x11.4 cm |
Heldu adina (L'Age mûr) | c. 1898 Brontzean urtua 1913an | Rodin Museoa Paris | Brontzea | 120×181x70cm |
Hiztunak (Les Causeuses) | 1897 | Rodin Museoa Paris | Onize eta Brontzea | 44.9×42.2x39cm |
Olatua | c. 1897 | Soumaya Museoa Mexiko Hiria | Brontzea kafe eta berde patinarekin | 60.5×46x61cm |
La grande valse | c. 1898 Brontzean urtua 1913an | Soumaya Museoa Mexiko Hiria | Brontzea | 120×181x70cm |
Zoria (Camille Claudel) | 1900 | Kolekzio pribatua | Brontzea | 48×35x17cm |
Mintzalariak edo Berritsuak (Les Bavardes) | c 1905 | Soumaya Museoa Mexiko Hiria | Marmola | 21.3×29x23.9 cm |
Musée Camille Claudel (izen ofiziala frantsesez) 2017ko martxoan Frantziar museo nazional berri gisa sortu zen. Claudelen lanari eskainitako proiektu gauzatu bat da non Claudel familiaren etxea Nogent-sur-Seinen museo bilakatzea lortu den. Museoa eskulturgilearen laurogeita hamar bizirik dirauten ondare artistikoen erdiarekin osatzen da.[11]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.