Cadagua
Bizkaiko ibaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko ibaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Cadagua[1] (maiz, Kadagua) Bizkaiko mendebaldeko eta Burgosko probintziako ipar-ekialdeko ibai bat da. Magdalena mendilerroan sortzen da, Burgosko probintziako Mena Harana udalerrian, eta hortik Enkarterri eskualdean barrena dario.[2] Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Alonsotegi udalerriak zeharkatu ondoren, Ibaizabalen amaitzen da, Burtzeña (Barakaldo) eta Zorrotza (Bilbo) auzoen artean. Cadagua ibaia berez Barakaldo eta Bilboko udalerrien arteko muga delarik. Ibaiaren azkenengo zatiak, itsasoaren eragina jaso eta Ezker Ibai izena hartzen du, Zorrotzetik Kastrexanaraino.
Cadagua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1 m |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 70 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′35″N 3°23′30″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 600 km² |
Arro hidrografikoa | Cadaguako arroa |
Bokalea () | Bilboko itsasadarra eta Ibaizabal |
Cadagua ibaiak bere izena jatorria duen Mena haraneko auzoaren izenetik hartu du eta gaur egun ibaia auzoa baino ezagunagoa eta “toponimo nagusiagoa” da.[1] Toponimoa ur-mutur esan nahi du.[3] Gaztelaniaz Salcedo edo Salcedón ere zioten.[1]
Cadaguaren ibaiadar garrantzitsuenak honako hauek dira: Ordunte, Ordunteko urtegia urez hornitzen duena, soberakina Cadaguara isurtzen duena, eta Herrerías Gordexolan.[4] Hala ere, "Cadaguako Haranaren" inguruko mendietan sortzen diren beste ibai eta erreka txiki batzuek ere elikatzen dute Cadagua: Ayegak, Artziniegak, Itzaldek, Ibaizabalek, Artxolak, Otxaran errekak, Ganekogorta errekak, Elgera errekak, Nocedal errekak, Azordoiagak, etab.[4]
Ibaia gainditzea ahalbidetzen duten zubietako batzuk interes historiko edo monumentalagatik nabarmentzen dira:
2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak araututakoa baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kuprea, zianuroa eta merkurioa.[8]
Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzeetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.
Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako.[9][10][11]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.