From Wikipedia, the free encyclopedia
Bosniako ponia, (bosnieraz: Bosanski brdski konj), edo Bosniako mendiko zaldia, Bosniako antzinako bertako zaldi arraza da[1]. Bere tamaina zein hainbat ezaugarrietatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Bosniako poni | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Bosnia-Herzegovina |
Sinonimoak | Bosniako mendiko zaldia. |
Bosniako ponia Balkanetako zaldi arrazen sailkapen taldean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Arravani, Aénos, Peneiako ponia, Skyros ponia, Krk-ko uharteko ponia, zein Pindoko ponia daude besteak beste.
Dirudienez Bosniako ponia garai batean Balkanetan hedatutako przewalski zaldien eta tarpanen arteko gurutzaketatik dator.
Bosniako ponia Hutsul eta Konick poni arrazen oso antzekoa da[2]. Lehen esan bezala, beste hainbat arrazekin Balkanetako zaldi arrazen taldea osatzen du. Uste da lehen aipatutako tarpan eta przewalski zaldiez gain, Otomandar Inperioaren zalditeriaren abereek arrazan eragin zutela[3].
1900. urtetik aurrera, Bosniako ponien hautaketa eta hobekuntza programa hasi zen gobernuaren aldetik. Arrazaren kudeaketarako gune nagusia Borike Stud izenekoa izan zen.
Arrazako abereen kopurua asko murriztu zen azken 1992-1995ko Bosniako gerran, eta gerraz gero Bosniako ponien kopurua ez da emendatu. Arraza garbiko abelburuen kopurua ez da 100 baino askoz gehiegokoa.
Ivo Andritxek, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea bosniarra eta Literatura Nobel sariduna, Zubi bat Drinaren gainean liburu ospetsuan Bosniako ponien deskribapen ederra eta zehatza egiten du.
Nahastutako Bosniar poni ugari egon arren, arraza garbiko abelburuen kopurua 100 ingurukoa da. Gehienak Borike atxaldean dagoen babesgunean daude, Sarajevotik 50 kilometroetara[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.